196/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, honako eredu hauen diseinu fisiko eta logikoak aldatzen dituena: abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako 193 ereduarena, otsailaren 2ko 17/2000 Foru Aginduaren bidez onetsitako 187 ereduarena, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduarena eta irailaren 17ko 130/2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako 171 ereduarena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Agerian jarri da informazio eredu batzuen edukian zenbait aldaketa egin beharra dagoela, Nafarroako Zerga Ogasunari ematen zaion informazioaren tratamendua hobea izan dadin. Hala, aldaketa horien helburua da, kasu batzuetan, ereduetan eskatzen diren datu batzuen izaera gehiago zehaztea, eta, beste kasu batzuetan, edukia indarra duen legeriari egokitzea. Horrela, emandako informazioaren fidagarritasuna handituko da eta tratamendua hobea izanen da.

Lehenik, eta 193 ereduari dagokionez, aldaketaren bidez azpigako berriak sortuko dira, horrela zergapekoak diren baina atxikipena edo konturako diru-sarrera egin beharrik ez duten dibidenduen banaketaren aitorpena egin ahal dadin eta, era berean, identifika dadin atzerriko balioen gordailu entitate batek noiz egiten duen atxikipena edo konturako diru-sarrera dibidenduak ordaintzean, ordainketa horietan bitarteko soil gisa arituz.

187 ereduari dagokionez, diseinu fisiko eta logikoak betetzeko jarraibideei buruzko araudi indardunaren araberako egokitzapen bat egin da, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamendua (azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia) aldatu duen ekainaren 7ko 749/2010 Errege Dekretua onetsi izanaren ondorioz. Hala, ereduaren jarraibideen edukia araudiko aldaketen arabera egokitu da. Aldaketa horien ondorioz, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea garatzen duen Erregelamenduaren 49. artikuluaren edukia zabaldu egin da, artikulu horretan SICAV indize kotizatuak sartuz.

196 eredua ere aldatu da gako berriak sortuz, ekitaldian zehar izaera aldaketa izaten duten bankuko kontuen aitorpena egin ahal izateko, hau da, egoiliarren bankuko kontuak izatetik ez-egoiliarren kontu izatera pasatzen denean eta alderantziz.

Azkenik, 171 ereduari dagokionez, aitortuaren identifikazioarekin lotutako informazioa argitzearren, aldatu egin dira irailaren 17ko 130/2010 Foru Aginduaren 4. artikulua eta diseinu fisiko eta logikoak. Agindu horren bidez, 171 eredua, ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko informazio aitorpena, onetsi da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak, 62.22 eta 90.5 artikuluen bitartez, ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu honetan aipatu aitorpen ereduak aldatzeko. Gaitasun bera agertzen da urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 40.6 artikuluan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 259/1999 Foru Agindua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR