151/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion ondare-erantzukizuneko prozedurak instruitu, tramitatu eta horien gaineko ebazpen proposamena egitea Ondare Zerbitzuari esleitzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa sortu zen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia; eta, otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretuaren bidez, haren estatutuak onetsi ziren (horietan jasotzen da erakundearen antolaketa eta funtzionamendurako araubidea).

Instrumentalitate printzipioak berariaz esleitutako xede eta helburuei buruz dioenari jarraikiz (printzipio hori erakunde publikoen araubide juridikoan jasotzen da), gomendagarria izan daiteke erakunde publiko bati atxikita ez dauden administrazio organoek egitea erakunde publiko horri dagozkion zenbait eginkizun orokor; hala nola, Nafarroako Zerga Ogasuneko erakunde autonomoari dagozkion ondare-erantzukizuneko prozedurak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Ondare Zerbitzuarekin elkarlanean tramitatzen dituztenak, kudeaketa mandatuaren teknikaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuei mandatu bidez esleitzeko, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Antzeko moduan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak xedatzen duenez, administrazio organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak administrazio bereko edo ezberdineko beste organo batzuei mandatu bidez esleitzen ahalko zaizkie, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.

Hemendik gutxira indarrik gabe geldituko da ekainaren 9ko 79/2011 Foru Agindua, aurreko mandatua egin zuena, eta beraz bidezkoa da elkarlanerako eta laguntzarako tresna tekniko hori beste hiru urterako berritzea.

Proposatutako mandatuaren xedea da Ondare Zerbitzuak egitea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR