134/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, I. eranskinean ageri ez diren nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko nekazaritzako elikagaien ETEek egiten duten enpresa-inbertsiorako laguntzak eta nekazaritzako elikagaien enpresa handien enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Batzordeak abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamendua onetsi zuen (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra), Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz, eta, horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen dira; besteak beste, inbertsiorako eta enplegurako eskualde-laguntzak eta inbertsiorako eta enplegurako ETEentzako laguntzak.

Erregelamendu horren babesean, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 10eko 488/2009 Foru Agindua onetsi da, enpresei inbertsiorako laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Foru agindu horren 2.1 artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian ezarrita dagoenarekin bat, bidezkoa da enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparruan.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-ETEek egiten duten enpresa-inbertsiorako laguntzak eta nekazaritzako elikagaien enpresa handien enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparruaren barnean onetsi egin dira I. eranskinean ageri ez diren nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko nekazaritzako elikagaien ETEek egiten duten enpresa-inbertsiorako laguntzak eta nekazaritzako elikagaien enpresa handien enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, I. eranskinean agertzen direnak.

Lehen xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kontu-saila.

Foru agindu honen aplikazioak sortzen dituen gastuak "Nekazaritza industrializatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak, EGP (LGENF)" izeneko 721000-72210-7701-413102,kontu-sailaren kargura ordainduko dira, 2010eko eta hurrengo ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik, 2011., 2012. eta 2013. urteetan emandako diru-laguntzen ondoriozko ordainketei dagozkiela.

Bigarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Xedapen iragankor bakarra.-Jada hasi diren prozedurak.

  1. Maiatzaren 14ko 146/2007 Foru Aginduaren babesean aurkezten diren eskaerei foru agindu hau aplikatuko zaie, oraindik laguntza emateari buruzko ebazpenik ez badute.

  2. Maiatzaren 14ko 146/2007 Foru Aginduaren arabera laguntza emateari buruzko ebazpena baduten prozedurei foru agindu hori aplikatzen jarraituko da.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

    Foru agindu honek indarra hartzen duenean indargabetu eginen dira hemen xedatuta dagoenari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, zehazki, 146/2007 Foru Agindua, maiatzaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritzako elikagaien sektoreko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko Nafarroako Foru Komunitateko estatu-laguntzei buruzko araudia ezartzen duena, lurralde xedea duten estatu-laguntzen 2007-2013 bitarteko mapan sarturik dauden Nafarroako eskualdeetarako.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 18an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    2. eranskinean ageri ez diren nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko nekazaritzako elikagaien ETEek egiten duten enpresa-inbertsiorako laguntzak eta nekazaritzako elikagaien enpresa handien enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko oinarri arautzaileak

  3. oinarria.-Xedea eta helburua.

  4. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpresa-inbertsiorako laguntzak emateko baldintzak ezartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparruan. Laguntza horiek Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 10eko 488/2009 Foru Aginduan araututa daude.

  5. Laguntza hauen helburu nagusia nekazaritzako elikagaien industriako sektorean inbertsioak dinamizatzea da, Nafarroako Landa Garapeneko 2007-2013 Programan aurreikusten direnen osagarri gisa.

  6. oinarria.-Onuradunak.

  7. Laguntzen araubide honen onuradun izanen dira diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuen azken erantzuleak diren eta finantza-karga jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, honako kasu hauetan:

    1. Laguntzen xede diren inbertsioen helburu gisa Ituneko I. eranskinean ageri ez diren nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzea duten nekazaritzako elikagaien industriak.

    2. Enpresa handi gisa katalogatuta dauden nekazaritzako elikagaien industriak, 750 langile edo gehiago eta 200 milioi euroko edo gehiagoko negozio-bolumena dutenak, baldin eta laguntzen xede diren inbertsioen helburu gisa Ituneko I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzea badute.

  8. Laguntza hauen ondorioetarako, ETEaren definizioa, eta langileen nahiz negozio-zifraren kalkulua, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen dituen Batzordearen abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera eginen da, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra).

  9. Europar Batasunak berariaz arautzen duen sektore bateko enpresen kasuan, laguntza araubide hau aplikatzen ahalko da, bakar-bakarrik, arau haiekin bateragarria den kasuetan.

  10. Ezin dira laguntza hauen onuradun izan:

    1. Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mendeko enpresak, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo badu aurretik.

    2. Krisian dauden enpresak, Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorraren 1.7 artikuluko definizioaren arabera.

  11. oinarria.-Inbertsioen betebeharrak.

  12. Foru agindu honetan aurreikusita dauden laguntzen xede izanen dira Nafarroan aktibo materialetan eta ez-materialen egiten diren inbertsioak, honako xede hauek dituztenak:

    1. Establezimendu berri bat sortzea.

    2. Lehendik dagoen establezimendu bat handitzea.

    3. Establezimendu baten ekoizpena dibertsifikatzea, produktu berriak gehituz.

    4. Establezimendu bateko ekoizpen prozesu orokorrean funtsezko aldaketa bat egitea.

    5. Establezimendu bati zuzenean lotuta dauden aktibo finkoak eskuratzea, baldin eta establezimendua itxi egin bada, edo eskuratu ez balitz itxiko zatekeen establezimendu bat bada, eta aktiboen eskuratzailea inbertsiogile independente bat bada. Azken baldintza horretatik kanpo dago enpresa txiki bat jatorrizko jabearen edo jabeen familiaren alde edo enplegatu izandakoen alde eskualdatzea.

  13. Ordezte inbertsioek aurreko ataleko baldintzetakoren bat bete beharko dute laguntza jaso ahal izateko.

  14. Proposatzen diren inbertsioak bideragarriak eta errentagarriak direla frogatzeko modua egon beharko da, azterlan ekonomiko baten bidez.

  15. Enpresa handien kasuan, enpresa horiek frogatu beharko dute laguntzak lortzearekin batera ondorio pizgarri hauetako bat edo batzuk sortuko direla:

    -Proiektuaren edo jardueraren neurria nabarmen handitzea laguntzari esker.

    -Proiektuaren edo jardueraren aplikazio esparrua nabarmen handitzea laguntzari esker.

    -Onuradunak proiektuan edo jardueran egindako inbertsioaren zenbateko osoa nabarmen handitzea laguntzari esker.

    -Proiektuaren edo jardueraren gauzatze erritmoa nabarmen handitzea.

    -Proiektua ez zatekeela laguntzadun eskualdean eginen laguntzarik jaso izan ez balitz.

  16. Diru-laguntzen onuradunek inbertsioa gauzatzen deneko ondasunen jabeak izan beharko dute, leasing-aren bidez finantzatzen direnenak izan ezik, eta haien kudeaketa ekonomikoa zuzenean egin.

  17. Onuradunek inolako laguntza publikorik gabeko ekarpen finantzarioa egin beharko dute, diruz laguntzen ahal diren kostuen %25ekoa gutxienez, dela beren baliabideekin dela kanpoko finantziazioaren bidez.

  18. oinarria.-Onuradunen konpromisoak.

  19. Laguntzak hartzen dituztenek konpromiso hauek bete beharko dituzte:

    1. Laguntza ematen duen administrazio ebazpenean adierazten den epean gauzatzea inbertsio plana.

    2. Inbertsioak enpresan mantentzea, eta erabiltzea, amaitu eta gutxienez ere bost urtez, edo balio bizitza osoan, hori laburragoa izanez gero, diru-laguntzaren xede izan diren ondasunak hirugarrenei eskualdatu, errentan utzi edo laga gabe. Leasing-aren bidez eskuratzen diren lur eta eraikinen kasuan, horiek gutxienez 5 urtez mantendu beharko dira enpresan, kontratua bukatzen denetik aurrera.

    3. Diru-laguntza emateko arrazoi izan zen helbururako aplikatzea jaso diren funtsak.

    4. Kooperatiben kasuan, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 45. artikuluko 12. idatz-zatian xedatuta dagoena betetzea, alegia jasotako kapital diru-laguntzak ondarean edo ustiapen kontuan zuzenean sartzeari dagokiona.

    5. Gutxienez %25eko finantza-ekarpena egitea, bere baliabideak erabiliz edo inongo laguntza publikorik gabeko kanpo-finantzaketaren bidez.

    6. Eman zaion diru-laguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea.

    7. Enpresako teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri horren esparruan hartu diren laguntzei buruzkoak ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

  20. Foru agindu honetan aurreikusten diren laguntzetarako eskaera aurkezteak berarekin dakar aginduan ezarritako konpromisoak onartzea.

  21. oinarria.-Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

  22. Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak aktibo material eta ez-materialetan egiten direnak dira.

    "Aktibo materialak" lurrei, ekoizpenari loturiko eraikinei, instalazioei, makinei eta ekipoei dagozkienak dira.

    "Aktibo ez-materialak" teknologia eskualdatzekoak dira, patenteetarako eskubideak, lizentziak, know-how edo ezagutza tekniko patentatu gabeak eskuratuz horretarako.

  23. Aktibo materialen kostuen zenbatekoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR