ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan master titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko masterra ezartzeko, gaur egun eskaintzen duen izen bereko masterraren ordez. Salamancako Unibertsitatearekin batera ematen da master hau, zeina unibertsitate koordinatzailea baita, eta ezartzeko baimena berriz eskatzen da Salamancako Unibertsitateak titulazioa egiaztatzeko prozesu berri bati hasiera eman baitio.

Unibertsitateen Kontseiluak oniritzia eman dio titulazio horri eta aldeko txostena eman dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulazio berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DA:

  1. Baimena ematea Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko masterra ezartzeko, gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasten den izen bereko masterraren ordez, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatutako memorietan ezarritako baldintzetan.

  2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR