196/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzaren araubidea ezartzen duena 2008-2011 aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko II. Planak (2008-2011) Nafarroako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko programa baten ezarpena aurreikusten du.

Programa horren xedea da hirialdeetako saltokien lehiakortasuna handitzea, kontsumitzaileek beren beharretarako modu egokian jaso dezaten produktuak banatzeko zerbitzua, eta merkataritza enpresen errentagarritasuna hobetu dadin.

Beste neurri batzuen artean, diru-laguntzak eman nahi dira inber- tsioen finantzaketaren kostua murrizteko.

Foru agindu honen xedea da merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzen araubidea ezartzea 2008-2011 aldirako.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 9ko Erabakiaren bidez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari baimena eman dio merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntza banakako ebaluazioaren bitartez emateko.

Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Aholku-emaileak foru agindu honetako proiektuari buruz aldeko txostena egin du ekainaren 3ko bilkuran, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Foru agindu honetan ezartzen den diru-laguntzaren araubideari abenduaren 15eko 1998/2006/EE Erregelamendua aplikatu behar zaio, Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei nola aplikatu arautzen duena (EEAO L 379, 2006ko abenduaren 2koa).

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat, hauxe

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Diru-laguntza honen helburua da merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, sektoreko enpresek, oro har, egiten duten inbertsioa finantzatzeko laguntzen bitartez.

  2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak.

    Inbertsio proiektu hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:

  3. Saltokiak modernizatu, handitu edo/eta zaharberritzea.

  4. Lehenesten diren merkataritza proiektuetan enpresa berri bat ezartzera. Merkataritza proiektu hauek lehenesten dira:

    1. Hiriko merkataritza guneak (HMG): ahalmen nahikoa duten udalerrietako edo hirialdeetako lehentasunezko esku-hartze eremuetan kokaturik dauden saltokietan egiten diren inbertsioak, "Nafarroako udalerrietan hiriko merkataritza guneak garatzeko ahalmenaren azterlanean" ezarritakoarekin bat.

      Lehentasunezkotzat jo daitezen, udalerriak Enpresa Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko dio hiriko merkataritza gunearen proiektua foru agindu honetan ezarritako araubidean sar dezan.

      Enpresa Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez adieraziko du proiektua lehentasunezkoa den ala ez.

      Lehentasunezkotzat jotzen badu, enpresek diru-laguntza eskatu ahal izanen dute, foru agindu honetan xedatutakoaren arabera.

    2. Landa eremuak: 3.000 biztanletik beherako udalerrietako saltokietan egiten diren inbertsioak, Iruerrikoak izan ezik.

    3. Eskura dauden dendak: "eskura dauden dendak" izeneko sareko saltokietan egiten diren inbertsioak.

    4. Hiri garapen berriak, Enpresa Zuzendaritza Nagusiak hala zehazten dituenak.

    5. Udal merkatuetako kontzesiodunak.

    6. Familia enpresen ondorengotzak baldintza hauek bete beharko ditu:

      -Finkatuta dagoen, hots, sektorean 10 urte baino gehiago daramatzan merkataritza enpresa bat eskualdatu behar da, nahitaezko erretiroa dela-eta.

      -Belaunaldi batetik besterako ondorengotza izan behar da, familia barnekoa izan zein ez.

      -Merkataritza jarduera bera mantenduko dela bermatu behar da.

    7. Nafarroako hiri merkataritza garatu eta sendotzeko interes berezia izateagatik Enpresa Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen proiektuak.

  5. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

    Diru-laguntzaren xede den jarduerak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

  6. Nafarroan eta hirialdean dagoen txikizkako saltoki batean egin behar da inbertsioa. Txikizkako merkataritzako jarduerak saltokietatik kanpo egiten badira edo merkataritzako jarduera handizkakoa bada, ez da baldintza hori bete beharko.

    Saltoki batean jarduera desberdinak egiten badira, babestu nahi den merkataritza motari zuzenean lotutakoak baizik ez dira izanen diru-laguntzaren xede. Bereziki, barnean dastalekua duten janari eta edari dendei laguntza ematen ahalko zaie baldin eta dastalekuak salmenta-azaleraren %40 baino gehiago hartzen ez badu.

  7. Kontzeptu hauetakoren bati egokitzea:

    1. Lokalak, lurrak eta eraikuntzak.

      Diruz laguntzeko moduko inbertsioa izan daiteke, benetan onartu den inbertsioa bider hiru eginez ateratzen den zenbatekoa duena gehienez. Kontzeptu horren barruan, diruz lagunduko dira txikizkako merkataritza enpresek, enpresa parakomertzialek, establezimendu kolektiboek eta merkataritza elkartuko entitateek egiten dituzten inbertsioak.

    2. Lokalak zaharberritzea eta horiek egokitzeko obra zibila.

    3. Aktibo finko berriak eskuratzea, hala nola:

      -Makinak, instalazio teknikoak, merkataritzako altzariak eta ekipamendua, garraiatzeko merkataritza gaiak, turismoak izan ezik.

      -Ekipamendu informatikoak eta softwarea (web orriak egiteko eta sarean sartzeko hasierako gastuak eta banda zabalaren bidez Interneteko konexioa egiteko kostua barne).

      -Frankizietan sartzeko eta erosketa-zentralei hasieran atxikitzeko kanona ordaintzeagatiko gastuak.

      -Aktibo finkoan egindako beste edozein inbertsio, merkataritza jarduerarako beharrezkoa bada.

  8. Diru-laguntza lortu ahal izateko gutxieneko inbertsioa honakoa izanen da, enpresaren tamainaren arabera:

    -Mikroenpresak: 6.000 euro.

    -Enpresa txikiak: 10.000 euro.

  9. Diru-laguntzarako eskabidea aurkezten den egunetik hasita 18 hilabeteko epean egiten diren inbertsioek jaso ahal izanen dute diru-laguntza.

  10. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR