119/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emaniko ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako basoko jardueretarako laguntzen araubidea ezarri zen 2007-2013ko aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2007ko ekainaren 4ko Erabakiaren bidez, toki entitateek sustatutako baso laguntzen neurrirako banakako ebaluazioko araubideko laguntzak ematea baimendu zuen.

Laguntzak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren. Gero, 2008. urtean, foru agindu hori aldatu zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 311/2008 Foru Aginduaren bidez.

Lau kanpaina igaro dira eta beharrezkoa da foru agindua berriro aldatzea, helburu hauekin: beste laguntza modalitate bat sartzeko, gastu jakin batzuk diru-laguntza jaso dezaketen gastuetatik kanpo uzteko, diru-laguntza espediente eta ekintza jakin batzuetara mugatzeko, foru aginduak ezartzen dituen baldintzak azken urteetan izan diren lege aldaketa orokorretara egokitzeko eta foru agindua Foru Komunitatearen egoera ekonomiko berrira egokitzeko.

Laguntza deialdi honen oinarriak luzeak eta zabalak dira eta, horregatik, oinarri jakin batzuen aldaketak sartzeaz gain, bidezkoa da azken urteetan izandako aldaketak biltzen dituen testu bategina onestea, oinarrien kontsulta eta erabilera errazteko.

Baso lanetarako laguntzen onura publikoa edo interes soziala Nafarroako Baso Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatu zuen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legean oinarritzen da. Lege horretan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, dagozkion aurrekontu mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen diela mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua eta hori aldatzen duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 19ko 322/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez, toki entitateek sustatzen dituzten baso jardueretarako laguntza araubidea ezarri zen. Honako oinarri hauek aldatu dira:

-Bigarren oinarria: diru-laguntzen modalitateak.

-Hirugarren oinarria: diru-laguntzen zenbatekoa.

-Laugarren oinarria: laguntza eskaerak.

-Bosgarren oinarria: baso eta ingurumen baimena eta diru-laguntzei buruzko informazioa.

-Seigarren oinarria: lanen amaiera.

-Bederatzigarren oinarria: diru-laguntzen kontrola.

-Hamargarren oinarria: baso-berritzeak.

-Hamaikagarren oinarria: basogintzako lanak (makaldietakoak izan ezik).

-Hamabigarren oinarria: basabideak egin eta hobetzea.

-Hamazazpigarren oinarria: eman daitezkeen gehieneko diru-laguntzak (inbertsioaren portzentajea).

-Hemezortzigarren oinarria: diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen deskriptorea.

-III. eranskina: Natura Sareko neurrien zerrenda.

2. Eragile eta elkarte pribatuek sustatzen dituzten baso lanetarako laguntza araubidearen oinarri arautzaileen testu bategina onestea. Testua foru agindu honen eranskinean ageri da.

3. Foru agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Plangintza eta Laguntza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan. Foru aginduak argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta laguntzak emateko ebazpen berariazkorik jaso ez duten espedienteei aplikatuko zaie.

Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratzen denetik hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

ERANSKINA

Eragile eta elkarte pribatuek sustatzen dituzten baso lanetarako laguntzen oinarri arautzaileen testu bategina. Laguntza horiek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren. Foru agindu hori gero aldatu zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 311/2008 Foru Aginduaren bidez.

  1. kapitulua

    Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

    1. Eragile eta elkarte pribatuei diru-laguntzak ematea du helburu deialdiak, Nafarroako mendietan egiten diren basoko jardueretarako.

    2.Deialdi honetan aurreikusitako basoko jardueretako laguntzen onuradun izan daiteke edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldeetan basoko jarduerak egiteko diru-laguntzak eskatzen baditu.

    Bigarrena.-Diru-laguntzen modalitateak.

    -A modalitatea: mendiaren kudeaketa iraunkorrerako diru-laguntzak:

    1.-A.1. Baso-berritzeak:

    -Baso-berritzea egitea.

    -Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk.

    -Mantentze lanak baso-berritu ondoko bost urtean: hutsarteak betetzea, landare lehiakideak kontrolatzea.

    A.2. Basogintzako lanak (makaldietakoak izan ezik):

    -Bakantzeak (balio gabeko zuhaitzen mozketak edo/eta baso biomasarakoak).

    -Kimaketak.

    -Basogintza prebentiboa.

    -Itxiturak ezartzea eta hobetzea, mendia berez birsortzeko.

    -Itxiturak eta beste babes batzuk kentzea.

    -Lur-lantzeak eta sastrakak garbitzea, berezko birsortzeari laguntzeko.

    -Sastrakak garbitzea zuhaitzik gabeko guneetan, suaren ordez, edo suteei aurrea hartzeko neurriak.

    -Hondakinak ezabatzea.

    A.3. Basabideak egin eta hobetzea:

    -Bidearen kaxa irekitzea (sestretara egokitzea, lurra trinkotzea, eta arekak irekitzea eta profilatzea barne).

    -Lur-berdinketa hobetzea (sestretara egokitzea eta lurra trinkotzea barne).

    -Arekak egitea eta garbitzea.

    -Zeharkako drainadurarako azpiegiturak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.

    -Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.

    -Zabor-legarrezko edo antzeko zoladura.

    -Zurezko atakak.

    Azaldutakoaz besteko lanak ez dira diru-laguntzen xede izanen, horiek egitea presakoa eta beharrezkoa ez bada. Salbuespenez, diru-laguntzak izan daitezke zubikoak egiteko ere. Hartarako, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak egoera horri buruzko txosten zehatza egin beharko du.

    A.4. Basoko beste ondasun material batzuen (fruitu, onddo, hazi, landare usaintsu eta sendabelarrak) berezko produkzioaren gaitasuna hobetzeko ekintzak.

    2.-B modalitatea: biodibertsitatea.

    Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzetarako diru-laguntzak:

    1. Espezie katalogatuetarako basoko habitata kontserbatzeko ekintzak.

    2. Heskaiak landatu eta mantentzea.

    3. Landaketak egitea ibai bazterretan, haien lehenbiziko bost metroetan, A.1. modalitatean xedatutakoari jarraikiz.

    3.-C modalitatea: paisaiari eta aisiari loturiko alderdiak:

    Basoetako paisaiari eta olgetari loturiko alderdiak zaindu eta hobetzeko beharrezkoak diren ekintzetarako diru-laguntzak:

    1. Ilarako landaketak.

    2. Mendietan basogintzako eta olgetako erabilerak arautzeko beharrezkoak diren ekintzak.

    3. Olgetako erabilerako beharrezkoak diren azpiegiturak.

    Salbuespenak:

    -Aisiarako eremuen mantentze-lan soilak ezingo dira diruz lagundu.

    -Modalitate honetako lanak ez dira diru-laguntzaren xede izanen ez badira batez ere basoan egiten, salbu nekazaritza eta baso ingurunean egiten diren ilarako landaketen kasuan.

    -Ingurumen arloko hornidura eta zabalkunderako jarduerak ez dira diruz lagunduko.

    -Seinalizazio elementuak, altzariak eta abarrak ez dira diruz lagunduko, salbu eta haien osagai nagusia egurra den.

    4.-D modalitatea: Dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritzak.

    D.1. dokumentazio teknikoa egitea:

    -Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onetsitako jarduerak gauzatzeak duen prezio guztiaren %3koa izanen da diru-laguntza hau, eta diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala.

    -Eskaera eta jarduketen gauzatzearen ziurtagiria (dokumentazio teknikoa barne) horretarako prestatu diren euskarri informatikoak erabiliz aurkezten bada, modalitate honetarako diru-laguntzari prezio guztiaren %3ren %1 gehituko zaio.

    -Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako beste ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

    D.2. Obra zuzendaritza.

    -Proiektua eskatzen den guztietan, lanen zuzendaritza teknikoa ezarri behar du eskatzaileak.

    -Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak azkenik onetsitako jarduerak gauzatzearen prezio likidatuaren %4 izanen da diru-laguntza. Zenbateko hori ez da inola ere benetako kostua baino handiagoa izanen.

    -Diru-laguntza jaso ahal izateko, obra zuzendaritza 15. artikuluan zehazten den moduan egin beharko da.

    D.3. Mendietako baso-kudeaketa iraunkorraren ziurtagiria mantentzea:

    -Mendi ziurtagiridunak dituzten elkarte edo eragile pribatuek Mendietako Baso-kudeaketa Iraunkorraren Ziurtagiria mantentzeko laguntzak eskatzen ahalko dituzte. Diru-laguntza jaso ahal izateko, ziurtagiriari eusteko behar diren ekintza guztiak burutu beharko ditu eskatzaileak; batez ere, basoen ziurtapenari buruz eskatzen zaion dokumentazioa bete eta igorri beharko dio Nafarroako Gobernuari.

    -Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak azkenik onetsitako jarduerak gauzatzeko prezio likidatuaren %1ekoa izanen da diru-laguntza.

    -Modalitate hau ordaintzeko, egiaztatu egin beharko da titularrak ziurtagiriari eusteko behar diren dokumentuak igorri dituela Biodibertsitatea Kontserbatzeko Zerbitzura, eta arloko teknikari arduradunek baliozkotu dutela haien edukia.

    5.-E modalitatea: Natura Sareko neurriak:

    -Batasuneko Intereseko Leku izateko proposamena jaso duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR