357/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, udal eta lurralde esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2010ean diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planeko (2006-2010) zeharkako 1. arloan atal bat biltzen da toki administrazioko berdintasunerako politikei buruz, eta bertan beharrezkotzat hartzen da udalek foru planaren proposamenak zehaztuko dituzten udal berdintasun planak egin eta onets daitezen bultzatzea, proposamen horiek kasuan kasuko toki entitatearen errealitatera eta beharretara egokituz eta laguntza eta lankidetza bideak ezarriz, eta toki garapena lehentasuntzat hartzea, hari erantzun beharko baitiote berdintasunerako I. planaren ekintza guztiek.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa lortzeko lehentasuntzat jotzen du toki administrazioan genero berdintasunerako politikak sustatzea. Horretarako, modu egituratuan, koordinatuan, sistematikoan lan egin beharra dago, generoaren ikuspegitik eta lurraldeko errealitate ezberdinen premiei eta berezitasunei erantzunez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziei jarraiki,

AGINDU DUT:

  1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2010ean diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Diru-laguntzok 2010eko gastuen aurrekontuko "Berdintasun politikak bultzatzeko toki entitateentzako transferentziak" izeneko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, ordainduko dira, betiere horretarako krediturik bada.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 11n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2010ean Nafarroako toki entitateei emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko proiektuentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Proiektu horiek honako xede nagusi hauek izanen dituzte, besteak beste:

  6. Toki esparruan emakumeen eta gizonen arteko aukera eta tratu berdintasuna sustatzea.

  7. Toki esparruan genero ikuspegia edo mainstreaminga uztartzeko baldintzak sortzea.

  8. Toki esparrutik, emakumeen jabekuntzari laguntzea.

  9. Toki esparrutik, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzea.

  10. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arautu eta baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateak.

  11. oinarria. Betebeharrak.

  12. Aukera berdintasunaren edo emakumeen zinegotzigoa/batzordea/alorra edukitzea edo 2010ean eratzeko konpromisoa agertzea.

  13. 2010erako kontu-saila edo aurrekontu-asignazioa edukitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuetara bideratutakoa, Berdintasunaren Alor edo Zinegotzigoan.

  14. oinarria. Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta horiek gauzatzeko epea.

  15. Diru-laguntza 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 10era bitarte eginen diren proiektuei emanen zaie.

  16. Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

    2.1. Prestakuntza proiektuak (prestakuntza ekintzak, lantegiak, gogoetarako eta eztabaidarako taldeak, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.2. Sentsibilizazio proiektuak (kanpainak, jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, materialak egin eta zabaltzea, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.3. Azterketa, ikerketa, plangintza eta ebaluazio proiektuak, betiere generoaren ikuspegitik.

    2.4. Udal esparruan generoaren ikuspegi integratua edo genero mainstreaminga sartzeko proiektuak.

    Aurkeztu proiektuek deialdiaren 1. oinarrian eta udal edo lurraldeko genero berdintasunerako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR