411/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deuseztatzen lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planean (2006-2010), toki administrazioko berdintasunerako politikei buruzko atal bat biltzen da zeharkako 1. arloan; planaren xede eta helburuek indarra izanen dute, arlo horri buruzko bestelako planik onetsi bitartean. Atal horretan adierazten denez, beharrezkoa da "Udalek foru planaren proposamenak zehaztuko dituzten berdintasun planak egin eta onets ditzaten bultzatzea, laguntza eta lankidetza bideak ezarriz", eta "Toki garapena lehentasuntzat hartu behar da eta, beraz, planaren ekintza guztiek hari erantzun beharko diote".

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa lortzeko lehentasuntzat jotzen du toki administrazioan genero berdintasunerako politikak sustatzea. Horretarako, modu egituratuan, koordinatuan, sistematikoan lan egin beharra dago, generoaren ikuspegitik eta lurraldeko errealitate ezberdinen premiei eta berezitasunei erantzunez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Toki esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Ehun eta hirurogei mila euroko (160.000 euro) gastua baimentzea, 2010. urteko gastuen aurrekontuko 930001 94000 4609 232200 "Toki entitateentzako transferentziak berdintasun politikak bultzatzeko" izeneko kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, horretarako baldintza izanik bertan kreditua izatea. Zenbateko hori handituko da, hala badagokio, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2011n aukera berdintasuneko agente lanpostuak sortu eta finkatzeko diru-laguntzak emateko deialdiko aurrekontu soberakinaren bidez.

    Behin deialdia ebatzita, aurrekontu soberakina Nafarroako toki entitateei 2011n "Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" izeneko programa garatzeko diru-laguntzak emateko deialdiari gehituko zaio.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 31n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2011n Nafarroako toki entitateei emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko proiektuentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Proiektuok honako helburu orokorretakoren bat izan beharko dute:

  6. Toki esparruan emakumeen eta gizonen arteko aukera eta tratu berdintasuna sustatzea.

  7. Toki esparruan genero ikuspegia aplikatzeko baldintzak sortzea.

  8. Toki esparrutik, emakumeen jabekuntzari laguntzea.

  9. Toki esparrutik, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzea.

  10. oinarria Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean baldintza hori aitortua duten Nafarroako toki entitateak.

  11. oinarria Betebeharrak.

  12. Berdintasunaren edo emakumeen zinegotzigoa/batzordea/alorra edukitzea edo 2011n eratzeko konpromisoa agertzea.

  13. 2011rako kontu-saila edo aurrekontu esleipena edukitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuetara bideratua, Berdintasunaren Alor edo Zinegotzigoan.

  14. oinarria Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta gastuak, eta horiek gauzatzeko epea.

  15. Diru-laguntza 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 9ra bitarte eginen diren proiektuei emanen zaie.

  16. Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

    2.1. Prestakuntza proiektuak (prestakuntza ekintzak, lantegiak, gogoetarako eta eztabaidarako taldeak, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.2. Sentsibilizazio proiektuak (kanpainak, jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, materialak egin eta zabaltzea, betiere generoaren ikuspegitik).

    2.3. Azterketa, ikerketa, plangintza eta ebaluazio proiektuak, betiere generoaren ikuspegitik.

    2.4. Toki esparruan generoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR