199/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako lurralde eremuko elikagaien kalitate-deituren kontseilu arauemaileen agintaldia luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mahastiari eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legearen xedapen indargabetzaile bakarrak ezarritakoaren arabera, Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholaren Estatutuaren abenduaren 2ko 25/1970 Legean jatorrizko deitura duten nekazaritzako elikagaien kontseilu arauemaileei buruz jasotako arauek indarrean segituko dute. Salbuespen dira ardoaren, ardo usaingozatuen, brandyaren, muztioaren eta mahatsetik datozen gainerako produktuen kontseilu arauemaileen gaineko arauak.

Martxoaren 23ko 835/1972 Foru Dekretuak, abenduaren 2ko 25/1970 Legearen Erregelamendua onesten duenak, 89.3 artikuluan xedatzen du kontseiluko kideen karguak lau urtean behin berrituko direla eta kideak berriz ere hauta daitezkeela.

Nafarroako lurralde eremuko nekazaritzako elikagaien kalitate-deituren kontseilu arauemaileetako kideak hautatzeko hauteskundeen azkeneko deialdia Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 21eko 100/2004 Foru Aginduaren bidez egin zen. Hartan hautaturiko kideek 2005eko otsailaren 7an hartu zuten kargua. Hortaz, kontseilu horietako karguak 2009ko otsailean berritu behar ziren. Dena den, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa elikagaien kalitateari buruzko lege berri bat prestatzen ari denez, esparru juridiko berria sortuko da, hala kontseilu arauemaileentzat nola jatorrizko deitura babestuen, adierazpen geografiko babestuen, produkzio ekologikoaren eta tradiziozko espezialitate bermatuen babesean dauden produkzioak kudeatu eta kontrolatzeko entitateentzat. Horregatik, gomendagarria da kide horien agintaldia luzatzea, izan ere, legearen aurreproiektu horren zirriborroan beste eredu bat aurreikusten da jatorrizko deituren kontseilu arauemaileentzat, oraingoaz bestelakoa.

Testuinguru horretan, Landa Garapeneko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR