309/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2003ko maiatzaren 26an emandako Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onetsi zen.

Ondotik, Abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuak arrazen katalogo nazionala arautu zuen. Haren 9. artikuluan, eskumenak ezartzen ditu elkarteak aitortzeko eta agintaritza eskuduna zehazten du arraza bakoitzeko hezitzaileen elkarteak aitortzeko, liburu genealogikoen liburuak kudeatzeko.

Hori dela eta, beharrezkoa da zehaztea zer arrazarekin izanen den agintaritza eskuduna Nafarroako Foru Komunitatea.

Bestalde, proposatzen da hiru arraza sartzea Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofizialean. Bi arraza Nafarroako eremu atlantikokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin partekatzen dira. Arraza horiek Nafarroatik desagertu ziren ia-ia, baina berreskuratu eta sartzen ari dira berriz. Honako hauek dira: Pottoka arraza, zaldi aziendari dagokionez, eta Euskal Txerria arraza, zerri aziendari dagokionez. Bestea, Arraza Piriniarra da, ahuntz aziendari dagokionez. Ahuntz hori Nafarroako Pirinioetan bizi izan da historian zehar. Ondoko eremu batzuetan, hala nola Aragoin, kontserbatu eta berreskuratu da, eta orain Nafarroan berreskuratu eta sartzeko prozesuan dago.

Abeltzaintza Zerbitzuak 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua aldatzeko proposamena ikusita eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2003ko maiatzaren 26an emandako Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onetsi zuena.

  1. 2003ko maiatzaren 26ko Foru Aginduaren 1. artikulua aldatzen da. Honela idatzita gelditu da:

    “1. artikulua. Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala onesten da, ondoko arraza hauek osatzen dutena:

    A.–Behi aziendak:

    –Piriniarra.

    –Betizua.

    –Nafar Kasta zezenketarako arraza.

    B.–Ardi aziendak:

    –Nafarroako arraza.

    –Latxa.

    –Sasi Ardia.

    C.–Ahuntza aziendak:

    –Piriniarra.

    D.–Zaldi aziendak:

    –Auritz.

    –Nafarroako zaldikoa.

    –Pottoka.

    E.–Zerri aziendak:

    –Euskal Txerria”.

  2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR