24/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 513 eredua, 'Elektrizitatearen gaineko Zerga. Jardueren urteko aitorpena', onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 15eko 105/2009 Foru Aginduan eta ekainaren 7ko 84/2010 Foru Aginduan xedatutakoa betetzeko (foru agindu horien bidez irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatu zen. Haren bidez, Zerga Berezien eta Aseguru Primen gaineko Zergaren aitorpena, pezetatan zein eurotan, egiteko ereduak onetsi eta kudeaketa arauak ezarri ziren), Elektrizitatearen gaineko Zergaren subjektu pasiboek ez dute 560 eredua (zerga horren aitorpen-likidazioarena) Nafarroako Zerga Ogasunean aurkeztu behar, baldin eta likidazio-aldiko kuota zero bada.

Era berean, 105/2009 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrean xedatzen denez, energia fotovoltaikoaren ekoizpenari dagokionez, ulertuko da pertsona fisikoak diren eta hiruhileko likidazio-aldia duten eta, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, energia elektrikoaren entrega guztiak suspentsio araubidean egiten dituzten subjektu pasiboek Elektrizitatearen gaineko Zergari buruzko araudi indardunean ezarritako kontabilitate betebeharrak beteak dituztela, baldin eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduan xedatutako betebeharrak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak, betetzen badituzte (erregelamendu hori martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) eta maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan araututako fakturazio betebeharrak ere betetzen badituzte (foru dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen), eta eskatuko da egindako energia elektrikoaren entrega bakoitzari dagozkion fakturetan agertzeko fakturen aldi horietan entregatutako kilowatt kopurua.

Arau horiei esker, formalitateak gutxitu dira, eta horrekin batera, ikusi da komenigarria dela energia elektrikoaren ekoizpenari, garraioari, banaketari eta merkaturatzeari buruzko informazioa izatea. Xede hori betetzeko, foru agindu honen bidez jardueren urteko aitorpena sortu da, Elektrizitatearen gaineko Zergaren subjektu pasibo izanik aurreko lerroaldean aipatu 105/2009 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrean jasota ez daudenei eskatuko zaiena.

Tributuei buruzko 13/2000 Foru Legearen 6. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Elektrizitatearen gaineko Zergaren jardueren aitorpena onesteko. Halaber, aipatu 13/2000 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arau dezan zergadunek eta entitateek zein...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR