297/2009 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, baliabide ekonomikorik eza eta lanpostu bat erdiesteko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuari jarraikiz, baliabide ekonomikorik eza eta lanpostu bat erdiesteko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten genero-indarkeriaren biktimentzako laguntzak jasoko dituzte ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Foru dekretu haren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen.

Foru agindu honen bidez, indarreko babes neurriak dituzten genero-indarkeriaren biktimei bizirauteko gutxieneko baliabideak edukitzeko aukera ematen zaie, erasotzailearengandik independizatu ahal daitezen eta lanean hasteko zailtasunak gainditzeko denbora eta baliabideak eskura ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du. 2. artikuluak dioenez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legean aipatu eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan bermatutzat jotzen diren prestazio ekonomikoak, pertsona fisikoen edo familien bizi premiak asetzeko xedea dutenak, ez dira diru-laguntzatzat hartuko.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, laguntzak ematea egokia eta onura publikokoa dela, eta honako arau hau legezkoa.

Horrenbestez, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da baliabide ekonomikorik eza eta lanpostu bat erdiesteko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

  2. artikulua. Aitortza eta bateragarritasuna.

    Laguntza hau bateraezina da genero-indarkeriaren biktima izateagatik ematen ahal den beste edozein laguntzarekin, Espainiako edo Europar Batasuneko administrazio edo entitate publiko edo pribatu batena izan ala nazioarteko erakunde batena izan; salbuespena dira Indarkeria delituen biktimei eta sexu askatasunaren kontrako biktimei laguntzeko abenduaren 11ko 35/1995 Legean ezarritako laguntzak, bai eta Gizarte Zerbitzuen Zorroko genero-indarkeriaren biktimentzako gizarte larrialdietarakoak ere.

    Babes aginduak, zigor sententziak edo fiskaltzaren txostenak, gertaera eragile berari buruzkoak, geroago erdisteak ez du eskubiderik emanen beste laguntzarik jasotzeko.

  3. artikulua. Onuradunak.

    Foru agindu honetako laguntzak eskatzen ahalko dituzte eskaera egiteko unean honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

    1. Genero-indarkeriaren biktima izatea.

    2. Erasotzailearekin ez bizitzea.

    3. Nafarroako Foru Komunitatean Oinarrizko Errentaren indarreko zenbatekoa gainditzen duen errentarik ez izatea, aparteko bi pagei dagokien zatia kenduta, hilean.

    4. Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

    5. Espainiako nazionalitaterik ez bada, enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea enpleguko zerbitzu publikoetan eta enplegu agentzietan, atzerritarrak Espainian bizi eta lan egiteko indarreko araudiari jarraikiz.

    6. Lana erdiesteko zailtasun bereziak izatea.

  4. artikulua. Baldintzak frogatzea.

    1. Genero-indarkeriaren biktima izatea honako modu hauetakoren baten bidez frogatuko da:

  5. Biktima babesteko indarreko agindua.

  6. Epai behin betiko eta irmoa, genero-indarkeriako gertaerengatik zigortzekoa, gehienez ere laguntza eskatu baino bost urte lehenago emana.

  7. Eskatzailea genero-indarkeriaren biktimatzat hartzeko susmoak daudela adierazten duen fiskaltzaren txostena, babeserako agindua eman bitartean.

  8. Horretarako egindako txosten teknikoa, eskatzaileak genero-indarkeriaren biktima izaera duela azaltzen duen irizpen profesionala biltzen duena, bai eta egindako jarduketak ere. Nahitaezko baldintza izanen da esku-hartzea azken bost urteotan eta eskatzaileak genero-indarkeriaren biktima izaera edukitzearen ondorioz gertatzea; halaxe jasoko da txostenean.

    Honako hauek egiten ahalko dute txostena: Oinarrizko Osasun Laguntzako gizarte eta osasun zerbitzuek, adimen osasuneko zentroek, emakumeari laguntzeko udal zerbitzu berariazkoek, Foru Komunitateko genero-indarkeriako biktimak hartzeko baliabideek eta genero-indarkeriako biktimentzako oinarrizko laguntzako lantaldeek.

    1. Aurreko lerroaldean aipatzen den agirietako bat indarrean den artean biktima eta erasotzailea ez direla elkarrekin bizi ulertuko da, aurkakoa frogatzen ez bada.

    2. Errenta maila zehazteko, instrukzio organoak interesdunari beharrezko agiriak eskatzen ahalko dizkio. Eskabidean interesdunak aldez aurreko baimena emanda, instrukzio organoak edozein administrazio publikori eskatzen ahalko dizkio eskatzailearen zein haren kargura dauden ahaideen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR