40/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren esku dauden fitxategi automatizatu batzuen unitate arduraduna aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarrien aldaketa Foru Agindu bidez eginen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Arau hori betez, eta irailaren 19ko 353/1999, otsailaren 21eko 78/2000 eta irailaren 17ko 244/2001 Foru Dekretuek Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egituran egindako aldaketen ondorioz, bidezkoa da honako hauek aldatzea: Departamentu honen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatu batzuen unitate arduradunaren eremua eta fitxategi horietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko unitatearena.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuetan aldaketa hauek onestea:

    Fitxategiaren izena: Zergadunen datu baseak.

    1. Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

      Nafarroako Zerga Ogasuna, Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

    2. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

      Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzua.

      _Fitxategiaren izena: Hirugarrenentzako kontabilitate lagungarria.

    3. Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

      Nafarroako Zerga Ogasuna, Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

    4. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

      Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzua.

      _Fitxategiaren izena: Eskubide errealak.

    5. Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

      Nafarroako Zerga Ogasuna, Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

    6. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

      Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzua.

      _Fitxategiaren izena: Lan eta kapitaleko atxikipenak.

    7. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR