373/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdia onesten duena, enplegu sozial babestuari laguntzeko xedearekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen arabera, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezan bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Eskubide Sozialen Gutun baterako apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legeak xedetzat du, Nafarroan bizi direla eta bertan erroldaturik daudela, gutxienez bi urteko antzinatasuna duten herritar guztiei aukerak ematea lana izateko eta oinarrizko errenta bat jasotzeko, herritar gisa dituzten eskubide guztiez osotara baliatu daitezen. Bertan adierazten denez, Nafarroako gizartean birmoldaketa ekonomikoak eta berrikuntza teknologikoak sortu dituzten desegokitapen sozialetan esku hartzeko tresnak ezarriko dira (egiturazko langabezia, lan prekarietatea, txirotasunaren hazkundea eta bazterketa soziala egoera kroniko bihurtzea gero eta herritar gehiagorentzat).

Apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren bitartez laguntza ekonomikoak arautu ziren gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko. Foru dekretu horren 1. kapituluan enplegu sozial babesturako laguntzak aurreikusten dira.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinean, D.2 puntuan, enplegu sozial babesturako diru-laguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen baliabide horren helburua dela toki entitateek edo irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek bultzatutako proiektuak, interes kolektibokoak eta irabazi-asmorik gabekoak laguntzea, bazterketa sozialean dauden pertsonak, oinarrizko errenta jasotzen duten unitateetako kideak, aldi baterako kontratatzen badituzte, enplegu normalizatuaren bidez gizarteratzeko dituzten aukera hobeak emanen dizkieten ohitura eta trebetasunak eskuratuz.

Arau horietako aurreikuspenek bat etorri beharko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legekoekin. Foru lege horretan onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik emandako diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra ezarri da. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xedeko egoeran daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da ekainaren 5eko 7/2009 Legean ezarritakoa, %0,7ko erreserbaren kargura lagundu beharreko taldeen artean prestaziorik gabeko langabetuak daudela baitio, eta GKEek edo gizarte ekimeneko entitateek laguntzak gauzatu behar dituztela.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoak ikusita, hurrenez hurren adierazten dute diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla eta deialdia eta bere oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdiaren oinarriak onestea, enplegu sozial babestuari laguntzeko xedearekin. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 5.300.000,00 eurorako baimena ematea, "Enplegu sozial babestuaren programa" izeneko 900003 91600 4609 231602 kontu-sailaren kargura, 2010eko ekitalditik, toki entitateek gauzatutako proiektuetarako, eta 150.000,00 eurorako baimena ematea, "PFEZren %0,7ko funtsa - Prestaziorik gabeko langabetuendako laguntza" izeneko 900003 91600 4819 231502 kontu-sailaren kargura, ekimen sozialeko entitateek bultzatutako proiektuetarako, edo aipatu ekitaldian sortzen diren antzeko kontu-sailen kargura; betiere, kreditua badute.

  3. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratze Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko abenduaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdiaren oinarriak, enplegu sozial babestuko programak laguntzeko xedearekin

  5. -Xedea, jarduketa eremua eta helburua.

    Deialdi honen xedea da toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean 2010ean gauzatuko dituzten enplegu sozial babestuko programak laguntzeko xedearekin.

    Diru-laguntza horien bidez irabazi-asmorik gabeko interes kolektiboko proiektuak finantzatuko dira, toki entitateek eta gizarte ekimeneko entitateek bultzaturik, gizarteak bazterturik dauzkan pertsonak edo arrisku horretan daudenak, oinarrizko errenta jasotzen duten unitateetako kideak, aldi baterako kontratatzen badituzte, lan munduan txertatzeko aukera hobeak emanen dizkieten ohitura eta trebetasunak eskuratuz.

  6. -Entitate eskatzaileen eta kontratatutako pertsonen betebeharrak.

    2.1. Nafarroako toki entitateek eskuratzen ahal dituzte deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak.

    Era berean, baldintza hauek betetzen dituzten gizarte ekimeneko entitateek ere eskuratzen ahal dituzte diru-laguntzak:

    1. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokienean inskribatuta egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez izatea.

    3. Haien jardueraren xede nagusietariko bat, haien estatutuetan xedaturikoarekin bat, gizartetik bazterturik dauden pertsonak gizarteratzea eta lan munduan sartzea izatea.

    4. Helbide soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.

    5. Zerga arloko betebeharrak, hau da, Gizarte Segurantzarekikoak eta Nafarroako Zerga Ogasunarekikoak, eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    6. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

    Aipatutako betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora guztian bete beharko dira.

    2.2. Proiektu horiek egiteko kontratatzen diren pertsonek gizartean bazterturik egon beharko dute, edo horrela gertatzeko arriskuan, oinarrizko errenta jasotzen duten unitateetako kideak izan beharko dute, lan egiteko adina izanen dute, eta, etorkinak badira, lanerako baimena. Egoera hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte langileek egindako txosten sozialaren bidez frogatuko da, gizarteratu eta laneratzeko itun bat izenpetuta; itun horretan lan ingurunean trebetasun eta ohiturak ikasteko fase bat aurreikusiko da, ibilbideko faseen artean. Gizarteratu eta Laneratzeko Zerbitzuan arreta emandako erabiltzaileen kasuan (Gizarteratze eta laneratze lantaldeak, EISOL) zerbitzuko arduradunak ere izenpetuko du ituna.

    Salbuespen gisa, oinarrizko errenta jasotzen duten unitateetako kide izan gabe, gizartetik baztertuta edo hala egoteko arriskuan diren pertsonak kontratatzen ahal dira, gizartean eta lan munduan txertatzeko baliabide bat behar badute ibilbide bat burutzeko. Txosten sozial baten bitartez, behar bezala justifikatu beharko da salbuespen hori, eta Gizarteratze Atalari igorri. Gizarteratze Atalak baimena eman beharko du kontratazioa egin aurretik.

    Gizarte ekimeneko entitateen kasuan, gizarte zerbitzu oinarrizkoekin koordinazio egokia bermatuko da, partaideak proiektura bideratzeko eta proiektuak irauten duen bitartean eta bukatu ondoren haien jarraipena egin ahal izateko. Orobat, pertsona horiek langabezian egon beharko dute kontratatzeko unean, langabeziagatiko inongo prestazio edo laguntzarik ez dutela.

  7. -Proiektuen betebeharrak.

    3.1. Kontratazioari buruz:

    1. Entitate eskatzaileek ezin izanen dute enplegu sozial babestuko proiektu bat baino gehiago aurkeztu. Proiekturen bat bakarka aurkeztu duten toki entitateek ezin izanen dute beste toki entitateekin batera beste proiekturik aurkeztu.

    2. Proiektuek iraupen jakin bat izanen dute, 6 eta 12 hilabete artekoa, eta 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte gauzatu beharko dira. Langileak hainbat datatan sartzen ahal dira proiektuetan, bakoitzak gizartean eta lan munduan txertatzeko duen ibilbidearen arabera enplegua eskuratuz.

    3. Lanerako kontratuak aldi batekoak izanen dira, gehienez ere hamabi hilabetekoak, indarra duten legeetan baimendutako aldi bateko edozein kontratatazio mota erabiliz. Langile bakoitzarentzat izanen duen iraupena zehazteko garaian, kontuan hartuko da kontratuak bide ematea aurrerago lana lortzeko behar diren ohiturak eta kualifikazioa bereganatzeko.

    4. Lanaldiaren iraupena aldakorra izan daiteke, langileen behar desberdinetara egokitzeko: hiru ordukoa gutxienez eta lanaldi osokoa gehienez. Laneko denboran sartuta dago proiektuan aurreikusitako jarduera guztiak betetzeko erabilitakoa ere.

      3.2. Egin beharreko lanei buruzkoak:

    5. Bete beharreko lanek errentagarritasuna izanen dute helburu, hau da, langileen lana lortzeko aukerak hobetzea, eta beraz jardueren bitartez kualifikazioa emanen zaie langileei kasuan kasuko jarduketa-eremuan atzemandako enplegu sorburuei begira.

    6. Garrantzi berezia emanen zaio emakumeek lana aurkitzeko aukerak hobetuko dituzten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR