264/2013 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54. artikulutik 58.era bitartekoetan berariaz arautzen dira goi mailako arte ikasketak eta, horien artean, goi mailako musika ikasketak.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak, kredituak onartu eta transferitzeari buruzkoa den 6. artikuluan, ezartzen du hezkuntza administrazioek argitara emanen dutela goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistemari buruzko araudia, ikasleen mugikortasuna gauza dadin, bai Estatuaren barrenean bai kanpoan.

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musika graduko goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinu graduko goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, goi mailako arte ikasketetako kredituak onartu eta transferitzeko irizpideak ezartzen dituzte, ezertan ere galarazi gabe urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan oro har ezarritakoa.

Azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuak, goi mailako hezkuntzako ikasketak onartzeari buruzkoak, goi mailako hezkuntza osatzen duten irakaskuntzen arteko ikasketak onartzeko araubidea ezartzen du.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak, titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Horiek horrela, eta azaldutakoari jarraikiz, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak zehaztu egin behar ditu kredituen onarpena eta transferentzia lortu eta tramitatzeko prozedurako baldintzak.

Ikusita Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren txostena, kredituak onartu eta transferitzeko prozedura arautu dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezartzea, eranskinetan zehaztutako araudiarekin eta formatuarekin bat.

  2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak otsailaren 13an emandako 78/2012 Ebazpena indarrik gabe uztea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema arautu zen.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora.

  5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2013ko maiatzaren 28an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

    1. ERANSKINA

    Kredituak onartu eta transferitzeko sistema

  6. Xedea eta eremua.

    Sistema honen xedea da kredituak onartu eta transferitzeko prozedurak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetako goi mailako titulazioetan aplikatzekoak.

  7. Definizioak.

  8. Onarpentzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen diren kredituak aintzat hartzea. Kreditu onartutzat joko dira, halaber, hezkuntza administrazioak oinarri hau duten eskaeretatik abiatuta aintzat hartzen dituenak: ikasketen titulu ofizialari dagozkion gaitasunei lotutako lanbide edo lan esperientzia frogatua, eta kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartze frogatua.

  9. Transferentziatzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen ez diren kredituak aintzat hartzea.

  10. Onarpenaren eta Transferentziaren Ebazpena deituko da Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR