49/2013 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentziak emateko lehiaketa publikoa ebazten duena. Lizentzia horiek Nafarroako Foru Komunitateko erkidego mailako kanalei dagozkie.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abuztuaren 7ko 75/2012 Foru Aginduaren bidez lehiaketa publikoa onetsi zen, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuetarako lizentziak emateko, autonomia erkidegoko multiplexeko (62. kanala, Nafarroako Foru Komunitaterako erreserbatua) kanaletako biri dagokienez.

Aurretik, Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 25/2012 Ebazpenaren bidez, iraungitzat jo zen lehiaketa publikoaren xede diren bi kanalak zituen erkidego mailako lurreko telebista digitalerako lizentzia, Canal 4 Digital Navarra S.A. enpresak ukoa adierazi ondoren.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren martxoaren 12ko 23/2013 Foru Aginduaren bidez, erkidego mailako lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuetarako lizentziak emateko lehiaketa publiko hau ebazteko epea luzatu zen.

Lizentzien lehiaketara telebistako hiru proiektu hauek aurkeztu ziren: Abian Komunikazioa S.L., Xaloa kultur elkartea eta Vaughan Radio S.L.

Aurkeztutako eskaintzak ebaluatu zituen balorazio mahaiak, lehiaketako oinarrietan ezarritako balorazio eta ponderazio irizpideen arabera, eta puntuazio hauek eman zituen:

TELEBISTA-ESKAINTZA ESKAINTZA EKONOMIKOA ESKAINTZA TEKNIKOA GUZTIRA
Abian Komunikazioa S.L. 36,60 24,25 13,20 74,05
Xaloa kultur elkartea 38,50 20,50 12,70 71,70
Vaughan Radio S.L. 32,00 20,34 10,70 63,04
Balorazio mahaiak Abian Komunikazioa S.L.ren eta Xaloa kultur elkartearen proiektuen aldeko aldeko adjudikazio proposamena egin zuen uztailaren 1ean, balorazio hoberena izateagatik, eta, lehiaketaren 17. oinarriarekin bat, proposamen hori Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari igortzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zien

Xaloa kultur elkarteak idazkia aurkeztu zuen 2013ko uztailaren 23an, balorazio mahaiak proposatutako lizentziari uko egiteko. Abuztuaren 26an, esleipen mahaiak esleipenerako proposamen berria eman zuen, lehiaketaren 17. oinarrian ezarritakoarekin bat, eta hartan Vaughan Radio S.L. merkataritzako sozietatea proposatu zen Xaloa kultur elkarteak uko egindako lizentzia emateko; eta proposamen hori Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari igortzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion Vaughan Radio S.L. merkataritza sozietateari.

Azkenik lizentzietarako proposatu diren telebistako bi proiektuen titularrek epean aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA