213/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren bidez, desgaitasuna onartu, deklaratu eta haren maila kalifikatzeko prozedura arautu zen. Arau hartan, beraz, aplikatu beharreko baremoak ezarri eta onarpen hori egiteko organo eskudunak zehaztu ziren, honako xedearekin: pertsonaren desgaitasun mailaren balorazioa eta kalifikazioa berdinak izatea Estatu osoan, hiritarrek erakunde publikoen onurak, eskubide ekonomikoak, prestazioak eta zerbitzuak baldintza beretan lortzen dituztela bermatuta.

Desgaitasun maila onartzeko prozedura ebazpen batekin bukatzen da. Bertan jasoko da onartutako desgaitasun maila, portzentajean adierazita, eta, bidezkoa bada, puntuazioa, beste pertsona baten laguntzaren beharra edo mugitzeko zailtasunik ote duen zehazteko.

Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko Plan Integralean (2010-2013) aurreikusten denez, gutxienez ere %33ko desgaitasuna duten pertsona guztiei emanen zaie desgaitasun txartela, zeinaren bidez aukera izanen duten gizarte babeseko sisteman pertsona hauentzat ezarritako prestazioak jasotzeko (9. lerro estrategikoa, 9.5 neurria, 9.52 jarduketa). Plana Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak onetsi zuen.

Aintzat hartuta desgaitasun maila onartzen duen ebazpena aurkeztea nahitaezko baldintza dela araudiak ezarritako zenbait prestazio lortzeko, agindu honen bidez desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortzen da.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa ikusita, agerian dago foru agindu hau onetsi izanaren onura publikoa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortzea Nafarroako Foru Komunitatean. Txartel horrek I. eranskinean aurreikusitako baldintzak jasoko ditu eta II. eranskineko ereduaren arabera luzatuko da.

  2. 35.000 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela" izeneko 900000 91000 6089 233100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Mendekotasun Agentziara eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR