62/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Lege Arauemailearen 29. artikuluak ezartzen du erakunde autonomo horrek zer egoera berariazkotan kontratatzen ahal dituen langileak administrazio araubidean.

Gainera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren III. kapituluan ere arauak ematen dira langileak administrazio araubidean kontratatzeko. Era berean, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren bidez, arauak ezarri ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onetsi ziren. Arau horren hirugarren xedapen iragankorrean ezartzen da ezen, langileen araubideari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen organoetako langileen eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzen ez den bitartean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak arlo horretan dituen eginkizun berberak izanen dituela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak.

Horregatik, orain ezartzen diren kudeaketa arauak aplikatuko zaizkie bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari ere, bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik.

Aipatutako araudiaren bidez ezarri den kontratazio sistema aplikatzeko, beharrezkoa da kudeaketa arau argi eta eraginkor batzuk ezartzea gero batean kontratatuko diren izangaien zerrendak prestatzeko. Horretarako, osasun zentro eta zerbitzuen ezaugarrietara hobekien moldatzen diren arauak aukeratu behar dira.

Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako mahai sektorialaren bidez, eta lan taldeak osatuz, negoziatu da foru agindu honen edukia. Zortzi bilera egin dira 2013ko martxotik, eta, azkenean, Negoziazio mahai sektorialean berean, 2013ko azaroaren 20an, eta, 2014. urtean, apirilaren 2an eta 14an, maiatzaren 7an eta 30ean, ekainaren 4an eta 20an, eta, azkenik, uztailaren 2an. Sindicato Médico de Navarra sindikatuaren adostasuna baizik ez zen lortu.

Hori ikusita, ordezkaritza organo hartan negoziatuari eraginkortasuna eman nahian, bidezkoa da hango edukia xedapen honetan jasotzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen helburua da Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak ezartzea.

    1. KAPITULUA

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

  2. artikulua. Izangai zerrendak prestatzea.

  3. Izangaien zerrendak deialdi publikoetatik abiaturik prestatuko dira, lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez, edo zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatuz. Betiere, gardentasun eta publikotasun printzipioak bermatuko dira.

  4. Foru agindu honetan aurreikusten diren aldi baterako kontratazioetarako zerrendetan inskribatu ahal izateko, izangaiek eskatzen diren tituluak eduki beharko dituzte azkeneko deialdirako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatzeko unean.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz baztertuko ditu zerrendetatik baldintza hori betetzen ez duten izangaiak.

  5. Ondotik zehazten diren kontratazio zerrendak prestatuko dira, eta, izangaiei deia egitean, honako lehentasun-ordena honi berari segituko zaio:

  6. –Hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

    Zerrenda hau prestatuko da, kategoria bereko lanpostu batean plantillako langile gisa sartzeko oposizioaldia gainditu arren, lanposturik lortzen ez duten izangaiekin. Oposizioan edo oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira.

    Ondorio horietarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

  7. –Oposizioaldia gainditu gabe, hautaprobaren bat gainditu duten izangaien zerrenda.

    Zerrenda honetan proba gehien gainditu dituzten izangaiak sartuko dira.

  8. –Oposiziora aurkeztu arren, hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak.

    Aurreko 2. puntuan azaldutako zerrendan sartzeko aukera izan gabe, oposizioaldia gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 edo gehiago lortu duten izangaiak sartuko dira zerrendan honetan.

    Atal hau ez da aplikatuko fakultatiboak kontratatzeko zerrendak prestatzeko.

  9. eta 3. ataletan azaldutako kasuetan, izangaien ordena finkatzeari begira, honako puntuazio hauen batura eginen da: hautaproban lortutako puntuazioa gehi aldi baterako kontratazioaren xedeko lanpostuari dagozkion estamentuan eta espezialitatean egindako zerbitzuen balorazioari dagokion puntuazioa. Azken hori ateratzeko, azkeneko deialdia argitaratzen den egunera arteko zerbitzuak kontatuko dira, honela: urte bakoitzeko puntu bat, edo dagokion zati proportzionala (12 puntu gehienez).

  10. –Zerrenda ireki eta iraunkorrak:

    Zerrenda hauetan urte osoan zehar sartzen ahalko dira izangai gehiago, betiere aurreko ataletan ezarritakoaren arabera prestatzen diren zerrendetan ez badaude.

  11. Hautaprobetarako deialdi publiko baten bidez osatutako izangai zerrenda.

    Deialdi publiko baten bitartez aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzen badira berariazko proba batzuk eginez, zerrenda horiek lehenetsiko dira zerrenda ireki eta iraunkorren aurretik.

  12. Salbuespen kasuetan, egokien jotzen diren pertsonak kontratatzen ahalko dira, kontuan harturik bete beharreko lanpostura nola egokitzen diren eta hura noraino ezagutzen duten, betiere frogatzen bada horretarako premiazko arrazoiak daudela. Horrelako kasuetan, kontratazio organoak txosten arrazoitu bat prestatu beharko du, idatziz. Txosten hori kontratazio espedienteari erantsiko zaio, eta, kontratazioaren iraupena 15 egunetik gorakoa bada, Langilearen Batzordeari igorriko zaio, haren berri izan dezan.

  13. artikulua. Zerrenda ireki eta iraunkorrak kudeatzeko arauak.

    Zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatzeko eskaerak honako baremazio arau hauek aplikatzearen ondorioz ateratzen den puntuazioaren arabera ordenatuko dira:

  14. Oro har, baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak baizik ez dira jasoko. Urte bakoitzeko puntu bat emanen da, edo dagokion zati proportzionala, eta gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira horrela.

  15. A mailako osasun estamentuetako izangaiak honako baremo hau aplikatzearen ondorioz ateratzen duten puntuazioaren arabera ordenatuko dira:

  16. –Egindako zerbitzuak. Honako hauek baloratuko dira:

    1.1. Edozein administrazio publikotako zentroetan, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate beretan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1,5 puntu, edo dagokion zati proportzionala.

    1.2. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. urte bakoitzeko 0,75 puntu, edo dagokion zati proportzionala.

    Zerbitzuak, aldi berean, bi zentrotan edo gehiagotan egin direla frogatuz gero, bakar bat baizik ez da zenbatuko, interesdunarentzat onuragarriena dena.

  17. –Prestakuntza espezializatua:

    Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu-ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.

    Mediku espezialistaren titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa gainditua izatea, otsailaren 10eko 264/1989 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, horren bidez Familiako eta Komunitateko Medikuntzaren espezialista titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa garatu baitzen, edo uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuan ezarritako ohiz kanpoko sarbiderako prozedura gainditua izatea, errege dekretu horren bidez Familiako eta Komunitateko Mediku Espezialistaren titulua ohiz kanpoko bidetik lortzeko eta Osasuneko Sistema Nazionalean Familiako medikuntzan jarduteko arauak eman baitziren: 2,25 puntu.

  18. –Graduondoko ikasketak.

    Bakar-bakarrik merezimendu hauetako bat: (puntuazio hauek bateraezinak dira):

    1. Doktore titulua: 2,5 puntu.

    2. Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) edo ikertzeko nahikotasuna: puntu bat.

    3. Doktorego-tesiaren proiektua onetsia izatea: puntu bat.

    4. Graduondoko master ofiziala edo homologatutako ikastaroa (≥60 ECTS): puntu bat.

  19. –Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:

    –Nazioartekoa: Lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.

    –Estatukoa: Lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

    –Autonomia erkidegokoa: Lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,025 puntu.

    Baloratu ahal izateko, sinatzaileen ordena agertu beharko da.

    Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

    Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

  20. –ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, Eragin Faktorearen arabera (EF), Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:

    –EFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,25 puntu.

    –EFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,15 puntu.

    –Eragin faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

    Eragin faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.

    Gehienez ere 4 puntu emanen dira.

  21. –ISBNa duten liburu zientifikoetan izandako lankidetza: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

    Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

  22. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, bi urtean behin, epe bat irekiko du kontrataziorako izangaiek beren merezimendu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR