126/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 45/2005 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuaren Ikerketa Biomedikorako 2007-2011 Plan Estrategikoa 2007ko urriaren 17an aurkeztu zen. Plan horrek bi asmo ditu. Alde batetik, herritarren artean prebalentzia berezia duten gaixotasun batzuen gainean (hala nola, bihotz-hodietakoak, onkologikoak, digestio aparatukoak, nerbio sistemakoak, burukoak eta arnas aparatukoak) ikerketa sustatzea eta Foru Komunitateko I Gn teknologia eta jakintza arloko kapitala handitzea, arlo hauetan: genetikan, bioingeniaritzan, nanoteknologian, telemedikuntzan, ikerketa farmazeutikoan, epidemiologian eta osasun publikoan eta oinarrizko osasun laguntzan.

Plana Nafarroako III. Plan Teknologikoaren segida da. Nafarroako Gobernuak 2010 bitarte hamar sektore estrategiko indartzeko prestatu zuen azken plan hori, horien artean, bioteknologia, nanoteknologia eta osasuna.

Ikerketa Biomedikorako Plan Estrategikoko zazpi ildo estrategikoetako bat ikerketaren kudeaketa hobetzea da, horren kudeaketa aldatuz, ikerketa sostengatzeko zerbitzuak hobetuz eta diruak egoki kudeatuz.

Kudeaketa eta zuzendaritza estrategikoaren hobekuntza garatzeko, plan honen lehen helburu estrategikoa antolaketa egitura bat sortzea, ikerketaren kudeaketak sortzen dituen beharrekin bat datorrena.

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistema publikoko ikerketa biomedikoaren kudeaketa Osasun Zuzendaritza Nagusiko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eragile zenbaiten artean banaturik dago.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, X. tituluan, osasun arloko irakaskuntza eta ikerketa arautzen du eta ezartzen Foru Komunitateko Osasun Administrazioak osasun arloko ikerketako jarduerak sustatuko dituela, bai oinarrizkoak, bai aplikatuak.

Foru lege berak xedatzen du Miguel Servet Fundazioak balio duela Foru Komunitateko Osasun Administrazioaren sostengu zientifiko eta teknikotako irakaskuntzarako eta osasun arloko ikerketa sustatzeko.

Miguel Servet Fundazioak Foru Komunitateko Osasun Administrazioari eman diezaiokeen sostengu zientifiko eta teknikoaren esparruan, berrantolatzea komenigarritzat jo da, Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistema publikoaren ikerketa biomedikoaren plangintza, kudeaketa eta jakintza transferentzia fundazio horretan zentralizatzeko, departamentuko titularrak zuzendurik eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.

Hori horrela, Miguel Servet Fundazioa izanen da Osasun Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistema publikoaren ikerketa biomedikoa bultzatzeko erabiliko duen tresna.

Sustatu nahi den berrantolaketak berarekin dakar Osasun Departamentuaren egitura organikoa aldatzea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko unitate batzuen eginkizunak ukitzen dira eta.

Bestaldetik, bidezkoa da Osasun Departamentuaren egitura aldatzea, farmakozaintza eta horretan diharduen unitatea Osasun Zuzendaritza Nagusiaren organigramari atxikitzeko.

Farmakozaintza botiken zaintza eta segurtasunari loturiko jarduera bat da. Hori dela-eta, bidezkoa dirudi Osasun Zuzendaritza Nagusian garatzeak, zehazki Osasun Laguntza Zerbitzuari atxikirik. Izan ere, zerbitzu horrek ditu botiken arloko eskumenak.

Ekainaren 13ko 225/1991 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Farmakozaintza Zentroa sortu eta Nafarroako Ospitaleetako Sistemako Kudeatzailetzari atxiki zitzaion. Nafarroako Farmakozaintza Zentroa Nafarroako Ospitaleko Farmazia Zerbitzuan kokaturik egon da orduz geroztik.

Osasun Zuzendaritza Nagusiak farmakozaintzan jardun ahal dezan, bidezkoa da Nafarroako Farmakozaintza Zentroa Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Laguntzako Zerbitzuko Antolamendu eta Ikuskapen Farmazeutikoaren Atalari atxikitzea. Halaber, egokitzat jo da Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariak har dezala bere gain Farmakozaintza Zentroko zuzendaritza.

Horregatik denagatik, Osasun Departamentuaren egitura organikoa eta Nafarroako Farmakozaintza Zentroa sortzen duen ekainaren 13ko 225/1991 Foru Dekretuaren kontu batzuk aldatu behar dira.

Horiek horrela, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR