115/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretuaren bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia sortu zenetik igarotako urtebetean hartutako eskarmentuari esker legegintzaldi honetan egin beharreko ekintza berriak mugatu dira.

Hortaz, orain arte egindako lanez gainera, hots, Europako politika ekonomikoaren segimendua eta funtsen kudeaketa egitea, beste ildo batzuk sustatu nahi dira, alegia, Europako funtsak lortzea lehiaketen deialdietan eta Nafarroako enpresei laguntzea beste herrialde batzuek eta nazioarteko erakundeek deitutako lizitazio eta kontratazioetan. Ekintza berri horiek ongi mugatuta daude Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planean. Plan horren ezarpena, segimendua eta kontrola Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak hartuko du bere gain.

Horregatik berriz mugatu nahi dira zuzendaritza nagusi horren eskumenak eta haren mendean dauden bi zerbitzuenak, eta horregatik aldatu nahi dira unitate batzuen izenak.

Horiek horrela, Ekonomiako eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretuaren IV. kapituluari beste idazketa bat eman zaio. Hona hemen:

IV. KAPITULUA

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

39. artikulua. Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen eremua.

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Foru Komunitateak esparru honetan dituen eskumenen barruan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak ditu ondoko arlo hauetan:

-Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, eta baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik, hori Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari dagokio eta.

-Kanpoko finantzaketa lortzea.

-Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak, lankidetzakoak eta partzuergokoak bultzatzea, Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

-Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

-Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioartekoekin dituzten harremanetan.

-Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.

-Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Plana koordinatu, kontrolatu eta haren segimendua egitea.

40. artikulua. Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR