132/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, uztailaren 18ko 81/2011 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Bidezkoa da, beraz, Hezkuntza Departamentuaren egitura behar den bezala garatzea eta, hala, Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da foru dekretu honen helburua.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren eta hizkuntza politikaren arloetan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu, bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

    3. Hezkuntzako kontseilariak, Departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak baliatu behar ditu, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

    4. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      -Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu baitira.

      -Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

      -Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

    5. Orobat, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      -Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

      -Euskararen Nafar Kontseilua.

      -Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko Patronatua.

      -Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Patronatua.

      -Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

    6. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

    7. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolamendu orokorra.

    8. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

      2. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

      3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    9. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da.

    10. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    11. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusien eskudantziak.

      Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, indarreko xedapenek emandakoak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    12. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak betearaztea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasketen arloan, bai eta Hizkuntzen Irakaskuntzaren eta Helduen Hezkuntzaren arloetan ere. Honako hauek zehazki:

      1. Ikasketa horiek, unibertsitatekoak izan ezik, planifikatu, programatu eta kudeatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      2. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

      3. Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

      4. Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, Foru Komunitateak aipatu diren ikasketen arloan dituen eskumenen esparruan.

      5. Ikasketak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

      6. Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      7. Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

      8. Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

      9. Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

      10. Hezkuntza Departamentuari atxikitako zuzendaritza nagusietako, erakunde autonomoetako, entitate publikoetako eta organoetako zuzendaritza eta arloak bultzatu, koordinatu eta horiekin lankidetzan aritzea, Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Legean xedatutakoa eta Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako 2006-2010eko Plana edo erregelamendu bidezko eguneratze edo garapenak aplikatzeko.

      11. Irakasleen prestakuntzarako proposamenak prestatu eta gauzatzea.

      12. Europar Batasuneko hizkuntzen eta euskararen irakaskuntza programatzea elebitasunaren edo eleaniztasunaren prozesuen barnean, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

      13. Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

      14. Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

      15. Haur Hezkuntzako lehen zikloa planifikatu eta garatzea.

      16. Unibertsitatearen esparruko eskudantziak.

      17. Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

      18. Lanbide Heziketaren arloko eginkizunak.

      19. Departamentuari dagokion hezkuntza arloko ikuskatzailetzan jardutea.

      20. Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

    3. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

      1. Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua.

      2. Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzua.

      3. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

      4. Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzua.

      5. Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

      6. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

      Eta zuzendaritza nagusiaren menpe zuzenean, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala. Atal horretako burutza prestatun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

    4. ATALA

      Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

    5. artikulua. Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

      Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

      -Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

      -Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

      -Estatuko zein autonomia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR