322/2001 FORU DEKRETUA, azaroaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 344/1999 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko bigarren lerroaldeak jada ondorio juridikorik ez duenez, bidezko da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa aldatzea.

Horren ondorioz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko azaroaren hamabian hartutako erabakiari jarraiki,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 13ko 344/1999 Foru Dekretuaren artikulu hauek aldatzea: 3.1, 4.1 artikuluak, II. kapituluko izenpekoa, 7 eta 8.2 artikuluak. Hemendik aurrera honela izanen dira:

3.1. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua, Barne Eraentzarena, Komunikabidearena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialarena Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

4.1. artikulua. Nafarroako Administrazio Auzitegia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikiko zaio organikoki, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren menean zuzenean. Otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendu Organikoak zuzenduko du.

II. KAPITULUA. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

7. artikulua. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

-Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zerbitzuen goi-burutza.

-Zerbitzu horien jarduna bultzatu eta koordinatzea.

-Departamentuetako zuzendaritza teknikoen eginkizunen koordinazioa, maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

-Kontseilariak eskuordetuak.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmen eta zereginak.

8.2 artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR