49/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuak onetsi zuen Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Erregelamendu hori ondo aplikatu da oro har, nahiz eta hura onetsi zenetik igarotako urteetan izan den esperientziak aldaketa batzuk egitea gomendatzen duen, aplikaziotik ondorioztatutako zenbait arazo konpontzeko.

Izan ere, 8. artikulua ("Onuradunek bete beharreko baldintzak labore iraunkorretan izandako galeraren kalte-ordaina jasotzeko") aldatu da, kalte-ordainaren zenbatekoari dagokionez: kopuru hori handituko da eta, aldi berean, kalte-ordaina jasotzeko beste kasu batzuk onartuko dira. Horiek eskatzeko epeak finkatuko dira kasuan kasu eta, horrez gain, beste jabe batzuengandik laboreak jasotzeko eta obren ondoriozko ukipenak konpentsatzeko aukera ezarriko da.

Era berean, 10. artikulua ("Nekazaritza azpiegituretako jarduketen onuradunek obrak burutu aurretik bete beharreko baldintzak") aldatu da, onuradunek obren kostua emateko unea obren finantzaketa onetsi arte atzeratzeari dagokionez.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4an egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuak onetsi zuen Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 8. eta 10.a) artikuluak aldatzea.

Bat. Honelako testua izanen du 8. artikuluak:

"8. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak labore iraunkorretan izandako galeraren kalte-ordaina jasotzeko.

  1. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 2. artikuluan adierazten diren nekazaritza azpiegituretako jarduketek ukitzen dituzten pertsonek, baldin eta, interes orokorreko obrak amaitu ondoren, ordezko loteetan lehen adinako labore iraunkorreko produkziorik ez badute, kalte-ordainerako eskubidea izanen dute, artikulu honetan aipatu bezala.

  2. Interesdunek eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura bidali beharko dute, hurrengo epeen barnean:

    1. Lehorreko lurzati berrantolamenduei dagokienez, obrak jaso eta hurrengo urtearen barnean.

    2. Ureztalur bihurtzeari dagokionez, ureztatzea abiatzeko deklarazioa egin eta hurrengo urtearen barnean.

    3. Ureztalurrak modernizatzeari dagokionez, obrak jaso eta hurrengo urtearen barnean.

  3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baloratuko du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR