69/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen duenez, gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen da.

Zehazki, gizarte zerbitzu orokorren zorroan zehaztuko dira gizarte zerbitzuen sistema publikoak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan eman behar dituen prestazioak; zorro hori Nafarroako Gobernuak onetsi behar du foru dekretu bidez.

Beraz, erregelamenduzko arau honek pertsonek gizarte zerbitzuez baliatzeko duten eskubidea zehazten du, eta gizarte zerbitzuen sistemaren aldaketa islatzen, laguntzan oinarritutako sistema izatetik eskubide zehatz aitortuak bermatzen dituen sistema izatera pasatu baita. Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen esanahia sakontzera datorren zorro honen asmoa da zerbitzuak emateko sistema unibertsal bat finkatzea, helburu hori lortzeko behar diren baliabide publikoak sendotuz eta hedatuz, eta zerbitzuaren kalitatea nola gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen enplegu kalitatea hobetzen joatea.

Hortaz, gizarte zerbitzu orokorren zorroan sartuta daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erantzukizunekoak diren prestazio guztiak, bai eta, toki entitateen erantzukizunak diren arren, Foru Komunitateko lurralde osoan gutxienez bermatu behar direnak ere. Bestalde, zorroak, legeak agindutakoa betez, prestazio bermatuak eta bermatu gabekoak bereizten ditu, hau da, eskubide subjektibo diren aldetik eskatu ahalko direnak eta aurrekontuko diruaren arabera baizik emanen ez direnak.

Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen 20. artikuluak gutxieneko eduki gisa eskatzen dituen prestazio bermatuez ez ezik, zorroak beste batzuk ere hartzen ditu bere baitan, bermatuen izaera emanez eta, horren ondorioz, hartzaileentzat eskubide subjektibo bilakaraziz.

Zorroak bertan sartutako prestazio guztien alderdi hauek ezartzen ditu: xedea, izaera -bermatua edo bermatu gabekoa-, onuradunak, haietako bakoitzaz baliatzeko bete beharreko baldintza berariazkoak, zerbitzua edo laguntza noiz eta nola eman, hartzaileei ordainketan parte hartzea eskatzeko aukera, bidezkoa denean, eta jarduketa esparrua. Horrez gain, prestazio bermatuen kasuan, administrazio eskudunak zerbitzua emateko epea ezartzen da -epe horretatik aurrera eskubideaz auzitegietan galde egin daiteke, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen 19.3 artikuluari jarraikiz- eta, bermatu gabekoen kasuan, eskaerak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea.

Gizarte zerbitzuen arloan estreinakoz, arauak gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak aurreikusteaz gain, haietako bakoitzaren gutxieneko intentsitate maila ere ezartzen du, beti mantendu beharko dena eta zerbitzuen gutxieneko kalitate maila ziurtatzen duena.

Era berean, arau honetan aintzat hartu da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, funtsezko oinarri gisa.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da gizarte zerbitzu orokorren zorroa onestea, 1. eta 2. eranskinetan ageri dena, haren bidez zehazteko zein diren gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioak, Nafarroako Foru Komunitate osoan aplikatzekoak direnak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa aplikatuz.

  2. artikulua. Definizioak.

    Honela ulertzen dira:

  3. Prestazio bermatua: gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioa, eskubide subjektibo gisa eskatu ahal dena.

  4. Bermatu gabeko prestazioa: gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioa, aurrekontuan dirua dagoenean soilik eskatu ahal izanen dena.

  5. Eguneroko arreta zerbitzua (egunekoa nahiz gauekoa): egoitzetan edo jarduera zentroetan (okupazionala, habilitaziokoa, errehabilitaziokoa eta esku-hartze berariazkoak ematekoa) ematen den zerbitzua, ordutegi jarraituan, egunaren zati handienean eta egoitzan ingresatzea ekarri gabe.

  6. Egoitzako arreta zerbitzua: zentroetan edo, kasua bada, familietan ematen den zerbitzua (pertsonaren benetako egoitza bihurtzen dira), bai aldi baterako bai epe luzera, ostatua, mantenua eta habilitazio edo errehabilitazioko jarduera espezializatuak emateko, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

  7. Arreta anbulatorioko zerbitzua: oinarrizko arretako edo/eta arreta espezializatuko gizarte zerbitzuetan edo etxean bertan herritarrei ematen zaien zerbitzua, arreta programatuarekin eta langile kualifikatua eta erabiltzailea zuzenean harremanetan jarriz. Arreta mota hori unean-unekoa izan daiteke, edo aldian behingoa.

  8. Zerbitzua irekita: zerbitzua bertako jarduerak gauzatzeko irekita egoten den denbora.

  9. Zerbitzuaren intentsitatea: zerbitzuen erabiltzaileek eskatu ahal dituzten gutxieneko jardueren kopurua eta esku-hartzearen orduena, edo kasuan kasuko laguntzaren zenbatekoa, prestazio ekonomikoez ari garenean.

    Gutxieneko intentsitatea zerbitzuaren onuradunarentzat egiten den banakakoaren arreta planean intentsitate handiagoa ezartzeko aukera ukatu gabe ezartzen da, eta kasu horretan hau izanen da eskatu beharrekoa.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatzekoa izanen oinarrizko arretaren arloko prestazioetan.

  10. Jarduteko eremua: Zerbitzu bakoitzerako erreferentzia izanen den lurralde esparrua.

  11. Prestazio bermatuak emateko epea: administrazio eskuduna zein epetan dagoen behartuta zerbitzua edo diru-laguntza ematera, betiere hura jasotzeko ezarrita dauden baldintzak betetzen badira.

  12. Bermatu gabeko prestazioak ebazteko epea: Administrazio eskudunak zein epetan dagoen beharturik aurkeztutako eskaera ebatzi eta jakinarazteko.

  13. Familia unitatea mendekotasunaren arretaren arloan: Senar-emazteek edo bikote egonkorrak eta haien seme-alaba adingabeek osatua, salbu eta hauek haiengandik bereizirik bizi badira, gurasoek baimendurik. Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean edo bikotea egonkorra ez denean, amak, aitak eta beraiekin bizi diren seme-alaba adingabe guztiek osatzen dutena. Hala hautatuz gero, 18tik 25 urte bitarteko seme-alabak ere familia unitateko kide izanen dira, baldin eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino dirusarrera txikiagoak badituzte eta beraien gurasoengandik bereizirik bizi ez badira.

  14. Familia unitatea, gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako arretaren arloan: senar-emazteek edo bikote egonkorrak osatua eta odol bidezko bigarren gradura arteko ahaideak, edo ezkontza bidezkoak lehen gradura artekoak, etxe berean bizi direnak.

  15. artikulua. Aplikazio esparrua.

    Foru dekretu honen aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa da.

  16. artikulua. Prestazioen hartzaileak.

    Gizarte zerbitzu orokorren zorroan dauden prestazioen hartzaileak izanen dira Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako baldintzak eta zorro honetan prestazio bakoitzerako ezarritakoak ere betetzen dituzten pertsona guztiak, bai eta aplikatzekoa den araudian eta zorroan bertan ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitateak ere, baldin badago.

  17. artikulua. Erabiltzaileen parte-hartzea finantzaketan.

    Foru dekretu honen 1. eta 2. eranskinetan jaso den gizarte zerbitzu orokorren zorroan xedatutakoaren arabera, erabiltzaileek ordainketan parte hartu behar duten prestazioen kasuan, haien ekarpena kasuan kasuko prestazioaren eskumena duen administrazioak ezarriko du, legez eta erregelamenduz ezarritako irizpideekin bat.

  18. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eskumenak.

    Gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak gizarte zerbitzu orokorren zorroan sartutako prestazioak haietan ezarritako moduan eman beharko ditu, salbu eta 1. eranskinean jasotakoak, oinarrizko arretako prestazioak alegia.

  19. artikulua. Nafarroako toki entitateen eskumenak.

  20. eranskineko prestazioak, oinarrizko arretakoak alegia, haietan ezarritako moduan eman beharko dituzte Nafarroako toki entitateek.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehena.-Diru-prestazioen eguneratzea.

    Gizarte zerbitzu orokorren zorroan bildutako prestazio ekonomikoak urtero eguneratuko dira, gutxienez Nafarroako Kontsumoaren Prezioen Indizearen arabera, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren foru aginduaren bidez.

    Bigarrena.-Zerbitzuari lotutako diru-prestazioa.

  21. Ondotik zehazten diren prestazio bermatuetan, gizarte zerbitzuen sistema publikoan behar adina baliabiderik ez badago, zerbitzuaren ordez prestazio ekonomiko bat emanen da, betiere zerbitzu hori eskuratzeari lotutakoa: egoitzako arreta adinekoentzat; egoitzako arreta 65 urtetik beherako pertsonentzat; egoitzako arreta buru-eritasuna duten pertsonentzat; egoitzako arreta ezgaitasuna eta buru-eritasuna duten pertsonentzat zentro psikogeriatrikoan, tutoretzapeko etxebizitzetan eta etxebizitza funtzionaletan; eguneroko arreta zentroak mendekotasuna duten adinekoentzat, mendekotasuna duten 65 urtetik beherako pertsonentzat, zentro psikogeriatrikoan eta buru-eritasuna duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko zentroetan. Prestazio hau ez da hamabi hilabetetik gora emanen, eta epe hori iraganik kasuan kasuko zerbitzua ezarriko da haren ordez, non ez den akordio espresik egiten gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren eta onuradunaren artean, idatzizkoa eta hogeita lau hilabeterako balio izanen duena, iraupen berdineko epeetarako luzatzeko aukerarekin.

  22. Prestazio ekonomiko hauen salbuespenezko izaera arautze aldera, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako foru agindu baten bidez ezarriko dira prestazio hauek emateko irizpideak.

  23. Gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak gainbegiratuko du prestazio horiek zein xedetarako ematen diren, horretarako erabiltzen direla.

  24. Zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoa zerbitzua emateko aurreikusitako gehieneko epearen barruan eman beharko da, eta zerbitzuaz baliatzeko ezarritako irizpideen arabera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR