15/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

    Foruzaingo Zerbitzua.-Foruzaina; lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 203, 318, 3542 eta 8232 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.-Klinikako laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 818 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.-Antolaketako erdi mailako teknikaria; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 972 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua:

    Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia.-Administrari laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6908 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua:

    Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.-Goi mailako tituluduna; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 37445 zenbakia duena.

    Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.-Idazkari administraria; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 32023 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Eskolazaina; lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 30515, 31213, 33828 eta 36363 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Garbiketako langilea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, Iruñeko "Basoko" B.H.I.ari atxikia, 33525 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Zerbitzu Orokorrak; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.ari atxikia, 31007 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Administrari laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Corellako Arte Eskolari atxikia, 31538 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.-Bigarren Hezkuntzako irakaslea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 32039 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Gizarte laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 33155 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua:

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

    Nafarroako Ospitalea.-Erizaintzako laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 62441 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -ZGA; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61206 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Zerbitzu anitzetako langilea; hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 61499, 62077 eta 62180 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Anbulatorioak eta Ospitalez Kanpoko Laguntza.-Erizaintzako laguntzailea; bi lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR