63/2009 FORU DEKRETUA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Immigrazio Kontseilua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 18ko 91/2006 Foru Dekretuaren bidez, Immigraziorako Bulegoa sortu zen, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari atxikia, immigrazioaren inguruko gaiak modu integratuan jorratzeko baliabidea izateko asmoz. Hauek dira bulegoaren helburuak: etorkinak gizarte-babeserako eta herritarren bizikidetzarako sistema normalizatuak baliatzeko bidea errazteko politika publikoak sustatu eta koordinatzea, etokinekin lan egiten duten entitateei eta profesionalei laguntzea eta etorkinei banakako laguntza integrala ematea, haiei laguntzeko dauden gainerako baliabideekin koordinaturik, horrela giza-talde horren beharrei erantzuteko, hobeki integra daitezen gizartean, lanean, arlo juridikoan, hezkuntzan, osasun sisteman, kulturan, lurraldeko bizikidetzan eta herritarrek parte hartzeko esparruetan.

Bestaldetik, 91/2006 Foru Dekretuak Immigraziorako Departamentuarteko Batzordea sortu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek garaturiko politika publiko, plan eta programen artean behar den koordinazioa bultzatzeko. Batzorde horren barruan, Immigraziorako Bulegoak eskaturik, erabaki zen komeni zela immigrazio arloan partaidetza eta kontsulta organo bat osatzea, non Nafarroako Foru Komunitateko gizarte eragileek, elkarteek, unibertsitateek eta bestelako gizarte entitate edo sektoreek parte hartzen ahalko baitzuten.

Kontuan hartuz immigraziorako politikek herritar, instituzio eta gizarte erakunde guztiak ukitzen dituztela, immigrazioa orotariko eta zeharkako modu batean aztertu behar da, ikuspegi partzial batek arriskuan jar bailezake gizartearen kohesioa. Ikuspegi guztiak beharrezkoak dira immigraziorako politika eragingarria izan dadin eta etorkinen eta gizarte hartzailea osatzen duten pertsonen interesei erantzun diezaien.

Horregatik denagatik komeni da Nafarroako Immigrazio Kontseilua sortu eta abian jartzea. Partaidetza eta kontsulta organo bat izanen da, Nafarroako Foru Komunitatearen egituran sartua, erakundeen eta gizarte erakundeen ordezkaritza garrantzitsu bat izanen du eta etorkinek, beren elkarteen bidez, eragin handia izanen dute bertan.

Horiek horrela, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 10eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. kapitulua

    Izaera eta eginkizunak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea Nafarroako Immigrazio Kontseilua sortu eta arautzea da.

    2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

    3. Nafarroako Immigrazio Kontseilua sortu da, Nafarroako Foru Komunitatean immigrazio arloan partaidetza eta aholkularitza organoa izan dadin.

    4. Nafarroako Immigrazio Kontseilua Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari datxekio.

    5. artikulua. Eginkizunak.

      Nafarroako Immigrazio Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

      1. Immigrazioari buruzko proiektu eta aurreproiektu arau-emaileei buruz aginduzko txosten ez-lotzaileak ematea, haien onespena Nafarroako Gobernuari edo haren kontseilariei dagokienean.

      2. Nafarroan immigrazioa bete-betean ukitzen duten orotariko planen berri izatea eta haien aplikazioaren eta haien burutze mailaren jarraipena egitea.

      3. Migrazioei buruz neurriak, ekitaldiak, azterlanak edo ikerketak sustatzea, etorkin guztien eta gizarte hartzailearen prestakuntza eta orientazioa bultzatzen dutenak.

      4. Etorkinen bizi kalitatea eta haien gizarteratzea hobetzeko, Immigraziorako Bulegoari proposamenak, gomendioak eta iradokizunak aurkeztea.

      5. Legeriak edo Nafarroako Gobernuak arlo horretan esleitzen dizkion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR