8/2011 FORU DEKRETUA, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun garraioa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak 90eko hamarkadaren hasieratik hona hainbat arau egin ditu Nafarroako lurraldean errepideko osasun garraioa arautzeko. Otsailaren 10eko 29/1997 Foru Dekretua, Nafarroako lurreko osasun garraioa arautzen duena, tresna erabilgarria izan da, bistan denez, Foru Komunitatean osasun garraioaren arloan ematen diren zerbitzuen modernizazioan.

Geroztik ibilgailuen ezaugarri teknikoek eta ibilgailuen barneko osasun ekipamenduek izan duten bilakaera teknologikoaren ondorioz, ordea, eskatu izan diren betekizunetako batzuk jada ez dira nahikoak edo eguneratu beharrean daude. Foru dekretu honetan anbulantzien hornidura eta ekipamenduak eguneratu egin dira, erantzuna eman nahian arloko zerbitzu, enpresa eta profesionalek behin eta berriz azaldutako eskakizunei.

Foru dekretu honetan ibilgailuen sailkapena eta deiturak aldatu egin dira, apirilaren 17ko 619/1998 Errege Dekretuan onetsitakoekin parekatuz, dekretu horren bidez zehaztu baitziren errepideko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, osasun ekipamendua eta langileria. Termino berriak, bestalde, herritarrek eta osasun arloko profesionalek erabili ohi dituzten deituretara moldatu dira. Foru dekretu hau egitean kontuan hartu dira Estatuko oinarrizko araudian osasun garraiorako ibilgailuei buruz dauden xedapen guztiak.

Bere artikuluetan eta lau eranskinetan foru dekretu honek ondoko gaiak jorratzen ditu: anbulantzien ezaugarri teknikoak, osasun ekipamendua eta langileak. Arauketa sakona egiten du, erantzun ahalik eta osoena emateko urgentziazko eta larrialdietako osasun garraioaren arloan gaur egun ditugun laguntza-beharrei, baina noizbait, behar izanez gero, bere edukia erraz eguneratzeko bidea ere ematen du.

Azken urteotako esperientziak, halaber, prozedurak laburtu, alferrikako dokumentuak baztertu eta administrazio betekizunak erraztu beharra dagoela erakutsi du. Horregatik, foru dekretu honen bidez tramite administratiboak erraztu eta bizkortu zaizkie Osasun Departamentuak ematen duen ziurtagiri tekniko-sanitarioa edota Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak osasun garraiorako ematen duen baimena eskuratu behar dutenei.

Azpimarratzekoa da, gainera, foru dekretu honek garrantzi handia ematen diola anbulantzietan ariko diren langileen prestakuntzari. Alde batetik, Osasun Larrialdietako teknikari titulu berriaren ezarpena bere egiten du, eta trantsizio epe bat izanen dela aurreratzen du, baina oraindik ezin dela zehaztu zenbat iraunen duen. Bestetik, berariazko prestakuntzaren baldintzak ezartzen ditu lehenbiziko aldiz, bizi-euskarri aurreratuko laguntza-ibilgailuetan lan egiten duten osasun arloko profesionalentzat.

Arauari buruzko kontsulta egin da eta ukitutako sektore, erakunde, zerbitzu, enpresa eta osasun arloko profesionalen alegazioetarako prozesua bete da. Horrela ekarpen ugari jaso eta hasieran proposatutako testuari erantsi zaizkio.

Foru dekretu hau onetsi da Nafarroako Foru Komunitateak bere lurraldean osorik egiten den garraioaren gainean duen eskumen esklusiboa erabiliz, baita barneko osasunaren eta higienearen gainean dituen eskumenak ere; horiek hurrenez hurren Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.f) eta 53. artikuluetan daude.

Xedapen honek arau eta erregelamendu teknikoez eta informazioaren gizarteari dagozkion erregelamenduez argibideak emateko prozedura bete du, ondoko arauetan ezarrita dagoen bezala: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 1998ko ekainaren 22an emandako 98/34/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 1998ko uztailaren 20an emandako 98/48/EE Zuzentarauaren bidez aldatua, eta uztailaren 31ko 1337/1999 Errege Dekretua, zuzentarau horiek Espainiako antolamendu juridikoan sartu zituena.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposaturik, Osasuneko kontseilariak eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak aurrez eskaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 7ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Arau orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

      Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean egiten den errepideko osasun garraioa arautzea, edozein motatakoa dela ere.

    2. artikulua. Zer den errepideko osasun garraioa.

      Osasun garraioa da pertsona eriak edo istripuetan kolpatuak garraiatzeko xedea duena edo, medikoki justifikatutako arrazoiak direnean, osasunarekin ikusteko duen beste arrazoiren batengatik, horretarakoxe egokitutako anbulantzia izeneko ibilgailuetan burutzen dena.

    3. artikulua. Osasun garraiorako ibilgailuen motak.

      Ibilgailuen ezaugarriei, ekipamendu materialari eta osasun langileei begiraturik eta zein zerbitzutarako erabiltzen diren kontuan harturik, anbulantziak honela sailkatzen dira:

    4. Laguntzarik gabeko anbulantziak.

      Medikuak hala adierazita, garraioa behar duten eriak eramateko ibilgailuak dira, haien egoerak bidean osasun laguntzarik beharko dutenik pentsarazten ez duenean. Ibilgailu horiek pertsona bakarra eramateko edo gehienez ere 6 pertsonako taldea eramateko erabil daitezke.

    5. Laguntzako anbulantziak.

      Bidean osasun laguntzaren beharra izan dezaketen eriak eramateko egokitutako ibilgailuak dira. Foru dekretu honen eranskinetan azaltzen diren osasun ekipamenduari eta osasun langileei begiraturik, mota hauetakoak izan daitezke:

      1. Oinarrizko bizi-euskarridunak.

      2. Oinarrizko bizi-euskarria duten erreskatekoak.

      3. Bizi-euskarri aurreratua edo ZIU mugikorra dutenak.

    6. artikulua. Ibilgailuen betekizunak.

    7. Anbulantziek foru dekretu honen eranskinetan adierazten diren ezaugarri teknikoak, osasun ekipamendua eta langileak izan behar dituzte.

    8. Oinarrizko bizi-euskarria duten erreskateko anbulantziek, oinarrizko bizi-euskarridun anbulantzien ezaugarri tekniko, osasun ekipamendu eta langile-hornidura berberez gainera, erreskaterako eta harrapatutako pertsonak askatzeko materialak ere izanen dituzte.

    9. Salbuespenez, oinarrizko bizi-euskarridun anbulantziek bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien lanak egin ahalko dituzte, betiere horrelako anbulantzietarako eskatzen diren ezaugarri tekniko guztiak, osasun ekipamendua eta langileak biltzen badituzte.

    10. artikulua. Langileen prestakuntzari buruzko baldintzak.

    11. Anbulantzietan aritzen diren teknikariek Osasun Larrialdietako teknikariaren titulua beharko dute, edo bestela, osasun garraioko teknikari gisa lan egiteko gaikuntza dutela frogatu beharko dute.

    12. Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzietan aritzen diren medikuek, berriz, gaikuntza egiaztagarria izan beharko dute laguntzadun garraioan, bizkortze tekniketan eta bizi-euskarri aurreratuko tekniketan aritzeko, eta, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko mediku lanetan aritzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako betekizunak betetzea edo, bestela, Espainian modu ofizialean onartutako medikuntza espezialitateren bateko espezialista titulua edukitzea.

      2. Helduen eta haurren bizi-euskarri aurreratuko ikastaroa, larrialdietan arnasbideari ekiteko eta zabalik eusteko ikastaroa eta traumatologiako bizi-euskarriko ikastaroa, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emanak edo homologatuak, egin dituztela frogatzea, edo zerbitzuan hasten direnetik urtebeteko epean burutzea. Bestela, prestakuntza baliokidea frogatu beharko dute.

    13. Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzietan lan egiten duten erizaintzako unibertsitate-diplomadunek gaikuntza egiaztagarria izan beharko dute laguntzadun garraioan, bizkortze tekniketan eta bizi-euskarri aurreratuko tekniketan aritzeko. Horrez gain, helduen eta haurren bizi-euskarri aurreratuko ikastaroa eta larrialdietan arnasbideari ekiteko eta zabalik eusteko ikastaroa, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emanak edo homologatuak, egin dituztela frogatu behar dute, edo zerbitzuan hasten direnetik urtebeteko epean burutu behar dituzte. Bestela, prestakuntza baliokidea frogatu behar dute.

  2. KAPITULUA

    Ziurtagiri tekniko-sanitarioa

    1. artikulua. Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren beharra.

      Anbulantzia guztiek, osasun garraioan aritzeko eta, hala behar denean, garraiorako administrazio baimena lortzeko, ziurtagiri tekniko-sanitarioa beharko dute aldez aurretik.

    2. artikulua. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa eskuratzeko prozedura.

    3. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa lortzeko eskaerak Osasun Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, honako agiri hauek erantsita:

      1. Eskatzailearen NANa. Pertsona juridikoa bada, IFZ, eraketaren eskritura publikoa eta merkataritzako erregistroan edo bestelako erregistro egokian inskribatu izanaren frogagiria, eta, halaber, eskatzailearen ordezkaritza-agiria eta NANa.

      2. Ziurtagiria behar duen ibilgailua zein motatakoa den eta gehienez zenbat eri eraman ditzakeen.

      3. Ibilgailuen azterketa teknikoko txartela, non ibilgailua anbulantzia gisa sailkatuta agertuko baita.

      4. Ibilgailuaren zirkulazio baimena, Nafarroako Foru Komunitateko helbidea izanen duena.

      5. Ibilgailuetako langileen zerrenda, eta haien tituluen, prestakuntzaren, dedikazioaren eta, hala behar denean, Gizarte Segurantzako afiliazioaren justifikazioa.

    4. Osasuneko zuzendari nagusiak, aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, eta foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen diren aztertu ondoren, eskatutako ziurtagiria eman edo ukatuko du bi hilabeteko epean, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman eta jakinarazi gabe iragaten bada, eskaera ezetsitzat joko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 2. eranskinean xedatutakoarekin bat.

      Ziurtagirian ibilgailua zein motatakoa den adieraziko da, 3. artikuluan ezarritako sailkapena erabiliz, eta gehienez zenbat eri eraman ditzakeen.

    5. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa bi urterako emanen zaie ibilgailu berriei.

    6. artikulua. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa berritzea.

    7. Osasun garraiorako ibilgailuen titularrek ziurtagiria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR