123/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuak uste du plantillan lanpostu berriak sortu behar direla, horrela erantzunen baitzaie Departamentu honen menpeko ikastetxe eta unitateei atxikitako langileen egiturazko beharrei. Hala, lanpostu horiek irakasleen eskaintza publikoan sartu ahal izanen dira.

Departamentuak proposatu du lanpostu berriak indarra duen I. kapituluko kontu-sailen kargura hornitzea, egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusita baitaude. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 15eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Hezkuntza Departamentuan irakasleen lanpostuak sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldaturik gelditu da, Hezkuntza Departamentuan irakasleen lanpostu hauek sortzeko:

    -Gorputz Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistrak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38396, 38397, 38398 eta 38399.

    -Gorputz Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38400 eta 38401.

    -Frantses espezialitateko maisu-maistrak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38402 eta 38403.

    -Frantses espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38404 eta 38405.

    -Ingeles espezialitateko maisu-maistrak. Hogeita hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38406, 38407, 38408, 38409, 38410, 38411, 38412, 38413, 38414, 38415, 38416, 38417, 38418, 38419, 38420, 38421, 38422, 38423, 38424, 38425, 38426, 38427, 38428, 38429, 38430, 38431, 38432, 38433, 38434, 38435, 38436, 38437, 38438 eta 38439.

    -Ingeles espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 38440, 38441, 38442, 38443, 38444, 38445, 38446, 38447, 38448, 38449, 38450, 38451, 38452, 38453, 38454 eta 38455.

    -Lehen Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak. Berrogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR