294/1998 FORU DEKRETUA, urriaren 13koa, 'Allo-Deikazteluko hondakin uren tratamendua' izeneko proiektua egiteak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 20an emandako 429/1998 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion desjabetzapen prozedurari "Allo-Deikazteluko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua gauzatzeko. Jendaurrean jarri ziren proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunetan.

Jendaurrean azaltzeko epea amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak irailaren 29an emandako 580/1998 Ebazpenaren bidez aipatu proiektua behin betikoz onetsi eta aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen Ebazpen horren xedapen zatian adierazten den moduan.

Lanak egitea garrantzizkoa eta presakoa da, Deikaztelu eta Allo hondakin urak arazteko behar dituzten azpiegiturez hornitzeko.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, arrazoizkotzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamahiruan egindako bilkuran hartu zuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR