Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Legariako Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Legariako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza (2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa).

Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez jarri ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat hartu eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Legarian, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, José Javier Echeverría Martínez.

DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO ORDENANTZA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Legariako Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

  1. Herritarraren karpeta.

    –Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin tramiteak egitea webgunearen bidez. Harremana interesdunekin.

    –Datuak nondik eta nola biltzen diren: karpetaren zerbitzuan erregistratzen diren interesdunek ematen dituzte datuak, inprimaki baten bidez. Datuak web inprimakien bitartez igortzen dira.

    –Pertsona edo talde ukituak: web orriko erabiltzaileak.

    –Fitxategiaren oinarrizko egitura:

    Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, helbidea. –Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

    –Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

    –Organo arduraduna: Legariako Udala.

    –Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

    –Segurtasun maila: oinarrizkoa.

  2. Katastroa.

    –Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

    –Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

    –Pertsona edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

    –Fitxategiaren oinarrizko egitura:

    Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura. Inguruabar sozialen datuak. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak. –Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa. Paperezko euskarrian.

    –Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

    –Organo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR