111/2013 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 134/2011 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 45/1996 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa garatu zen bulegoen mailan. Hori gerora aldatu zen, bulegoak unean uneko antolaketa premietara egokitzeko.

Osasun Departamentuaren egituran 1996tik egin diren aldaketek, eta, modu nabarmenagoan, 2011tik aurrera egitura organikoan egindakoek erakusten dutenez, beharrezkoa da gaur egun bulegoen mailan dagoen antolaketa egokitzea, eta horretarako zenbait aldaketa egin behar dira. Kasu batzuetan, bulegoak sartu dira Osasun Zuzendaritza Nagusian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak informazio sistemen arloan zituen eginkizunak bereganatzearen ondorioz. Beste kasu batzuetan, berriz, eginkizunak eguneratu dira edo zenbait unitate amortizatu, egitura sinplifikatzeko. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa erraztu eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko helburuei begira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Egitura orokorra

    1. artikulua. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

      Osasun Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

      1. Osasunaren Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuari atxikia: Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      2. Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuari atxikiak: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Laguntza Administratiboa Emateko Bulegoa.

      3. Berrikuntza eta Ebaluazio Atalari atxikia: Plangintza Estrategikoaren Bulegoa eta Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoa.

      4. Ikerketarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari atxikiak: Ezagutza Kudeatzeko Bulegoa eta Ikerketa Kudeatzeko Bulegoa.

      5. Prestakuntza eta Lanbide Garapenerako Atalari atxikia: Prestakuntza eta Laguntza Bulegoa.

      6. Informazio Biltegiaren eta Kudeaketaren Atalari atxikiak: Oinarrizko Osasun Laguntzako Euskarrien Bulegoa, Nafarroako Ospitaleguneko Euskarrien Bulegoa, Tuterako Euskarrien Bulegoa, Beste Baliabide Batzuetako Euskarrien Bulegoa eta Euskarri Funtzionalerako Bulegoa.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

      1. Araubide Juridikoaren Atalari atxikiak: Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoa eta Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.

      2. Barne Araubideko Atalari atxikiak: Kontabilitate Bulegoa eta Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

      3. Antolaketa Atalari atxikia: Ebazpenak Kudeatzeko Bulegoa.

  2. KAPITULUA

    Bulegoen eginkizunak

    1. ATALA

      Osasun Zuzendaritza Nagusia

    2. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      Administrazio Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Osasun Jardueren Ikuskapenerako eta Aseguramendurako Atalaren bidez eta Farmazia Ikuskapenaren Atalaren bidez tramitatzen diren espedienteen kudeaketa administratiboa.

      2. Nafarroako Farmakozaintza Zentroari laguntza administratiboa.

      3. Nafarroan egiten diren organo- eta ehun-transplanteen koordinazioarekin lotura duten jarduerei laguntza administratiboa.

      4. Osasun Jardueren Ikuskapenerako eta Aseguramendurako Atalean kudeatzen diren Osasun Departamentuaren diru-laguntzak kudeatu eta tramitatzea.

    3. artikulua. Ekonomia Aferetarako Bulegoa.

      Ekonomia Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Eduki ekonomikoa duten espediente administratiboak tramitatzea.

      2. Ekonomia aferetan Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin koordinatzea.

      3. Erosketak eta hornidura kudeatzea.

      4. Inbertsioak kudeatzea.

    4. artikulua. Laguntza Administratiboa Emateko Bulegoa.

      Laguntza Administratiboa Emateko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Barne araubidearen kontrola.

      2. Zerbitzu orokorretako langileen antolaketa.

      3. Erregistroaren mantentze-lanak.

      4. Zerbitzuko artxibo nagusiaren mantentze-lanak.

      5. Berrikuntza eta Ebaluazio Atalari laguntzea.

    5. artikulua. Plangintza Estrategikoaren Bulegoa.

      Plangintza Estrategikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako herritarren osasuna baldintzatzen duten faktoreak eta osasun beharrak, bai eta haien eragina norbanakoen zein taldeen osasunean ere, aztertu eta ebaluatzea.

      2. Osasun Planaren diseinuan parte hartzea.

      3. Osasunaren arloko estrategien eta esku-hartzeen helburuak eta jarduketa ildoak definitzen laguntzea, barnean sartuta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR