164/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana. Honen bidez Errenta eta Ondare Kanpaina Antolatzeko Bulegoa kentzen da, aldatu egiten dira Entitate Laguntzaileen Bulegoaren eginkizunak eta ondoko Unitate Administratibo hauek sortzen dira Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikiak: Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboa, Koordinazio eta Prestakuntza Unitate Administratiboa eta Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaur egun, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalak aldizkako 49 langile finko ditu (A mailako 15, B mailako 22 eta D mailako 12), baita bi Bulego ere, bere jarduerak antolatzeko.

Kontuan harturik unitate horren tamaina, eta ikusirik bilakaeraren ondorioz kanpainaren ereduak gaur egun argi eta garbi bereizten diren bi fase dituela, alegia, alde batetik zergapekoari aitorpen proposamenak igortzea, eta, bestetik, zerga-bulegoetan aitorpenak egitea, beharrezkoa da Atal horrek egiten dituen eginkizunak berrantolatzea. Horretarako, egun dauden bi Bulegoetako bat kentzea proposatu da, hala nola gelditzen den Bulegoaren eginkizunak aldatzea eta unitate administratibo batzuk sortzea, gaur eguneko egitura osatu eta atalburuari baliabide batzuk emateko, esleiturik dituen eginkizunak eta bitartekoak hobeki kudeatu ditzan.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, horren arabera kontseilariei baitagokie, nork bere departamentuan, bulegoak edo unitate administratiboak sortu, aldatu eta deuseztea.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Entitate Laguntzaileen Bulegoak, Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikia dagoenak, ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

    -Entitate laguntzaileek zergei buruz egiten dituzten kontsulta eta erreklamazio teknikoei kasu ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalaren irizpideei jarraikiz.

    -Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergei buruz entitate laguntzaileetako langileei eman beharreko ikastaroak koordinatzea.

    -Entitate laguntzaileei laguntza ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak prozedura automatikoaz egiteko behar diren aplikazio informatikoak koordinatu eta paratzeko.

    -Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen aitorpena egiteko inprimakiak eta programa informatikoak banatzea.

    -Zergei begira garrantzizkoak izanik, entitate laguntzaileek aurkezten dituzten agiri eta datuak egiaztatu eta aztertzea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalaren irizpideei jarraikiz.

    -Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuaren ordezkaria izatea entitate laguntzaileen aurrean, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen aitorpenak egin eta jasotzeko.

    -Aurrekoei loturik esleitzen zaion beste edozein.

  2. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR