97/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Bitartekotza Zerbitzuko hitzorduak kudeatzeko fitxategi informatizatua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Bitartekotza Zerbitzuko hitzorduak kudeatzeko fitxategia sortu behar da, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan ez baita aipatzen, dekretuak indarra hartu zuenean ez zegoelako diseinatuta eta ez zelako Hizkuntza eta kulturarteko bitartekotza-programa ibiltarian aurreikusi, eta arautu egin behar baita.

Beste alde batetik, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Immigraziorako Bulegoaren 2008ko uztailaren 21eko txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

  1. Bitartekotza Zerbitzuko hitzorduak kudeatzeko fitxategi informatizatua sortzea, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. Fitxategiak ezaugarri hauek ditu:

    1. Aurreikusitako xede eta erabilerak

      Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eta kulturarteko bitartekotza-zerbitzu ibiltari bateko esku-hartzaileen eta hitzorduen informazioa erregistratzea izanen du xede, zerbitzu hori egoki kudeatzeko.

    2. Ukitutako norbanakoak eta taldeak

      Egindako bitartekotza zerbitzuei eta zerbitzua eskatu duten profesionalei, etorkinei eta zerbitzuko onuradunei buruzko informazioa jasoko du fitxategiak.

    3. Datuak biltzeko prozedura

      Datuak interesdunek beraiek edo horien legezko ordezkariek emandako informaziotik hartuko dira.

    4. Fitxategiaren oinarrizko antolamendua eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

      Profesionalak eta onuradunak identifikatzeko datuez gain, fitxategiak hitzorduen gaineko datuak, hala nola ordua, tokia, eguna eta afera, jasoko ditu.

      -Identifikazio datuak:

      NANa/IFZ

      AIZ/Pasaportea

      Helbidea

      Telefonoa

      Izen-deiturak

      Sexua

      Helbide elektronikoa

      Jaioterria

      Lanpostua

      Lantokia

    5. Datu pertsonalak lagatzea

      Fitxategiko datuak horien tratamenduaz arduratzen diren entitateei lagatzen zaizkie. Horiek beren datu baseetan sartzen ahalko dituzte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR