86/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera tartea' eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Nafarroako Errepideen 2002-2009 urteetarako II. Plan Zuzentzaileak "Ekialdeko ingurabidea bikoiztea. Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera tartea" izeneko proiektuaren obrak egitea aurreikusten du.

Herri Lanetako zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 838/2003 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera tartea" proiektua prestatzeko lanen kontratazio espedientea, eta Herri Lanetako zuzendari nagusiak martxoaren 31n emandako 154/2004 Ebazpenaren bidez Macla Ingeniería Civil S.L. enpresari esleitu zitzaizkion lanak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak indarra hartzearekin bat "Ekialdeko ingurabidea"k beste izen hau izanen du: "Iruñeko ingurabidea". Horregatik proiektuaren izen berria hau da: "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera tartea".

Proiektu honen xedea da lehendik dagoen galtzada, hiru lerrokoa ia ibilbide osoan, lau lerrokoa bihurtzea; erdian erdibitzailea izanen du, barrera zurrun batez osatua luzera osoan.

Proiektuaren abiapuntua Ollokin Argaren gainean dagoen zubia da. Bikoizketarako beharrezkoa da Ultzama ibaiaren gainean Arren dagoen zubia handitzea. Arreko biribilgunean birmoldatu eginen da. Proiektuaren bukaera Ultzama ibaiaren gaineko zubiaren hasieran dago, Ezkabako tunelen iparraldeko irteeran.

Jarduketaren luzera osoa 2.625 m-koa da eta oraingo errepidea, PA-30a, bide bikoiztua bihurtuko du.

Fabrikazko lan proiektatu nagusia Ultzama ibaiaren gaineko zubiaren tableroa da, Arreko biribilgunetik hurbil, 28,65 m-ko argikoa. Honetan datza aldaketa: alboko bi habe gehituko dira eta haien gaineko tableroa handitu eginen da, lehendik dagoen tableroari lotuz.

Lehendik dauden oinezkoentzako beheko bi pasabideak luzatu eginen dira: Donejakue bidekoa eta Ultzamako bidekoa.

Sekzio eredua bi galtzadaz dago osatua, erdian 1,00 m-ko barrera zurruneko erdibitzaile batek bereiziak; 3,50 bi lerro ditu eta 2,00 m-ko bazterbideak eta 0,50 m-ko bermak alde banatan.

Ukitzen diren zerbitzu guztiak berriz jarriko dira.

Halaber, tarte guztian eta Arreko biribilgunean argiak paratuko dira.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betez, proiektuak Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa, foru lege horren 45.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin-behineko onespena ematea honako proiektu honi: "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera tartea".

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

  3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko eta Ezkabarte, Uharte eta Esteribarko Udaletxeetako bulegoetan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Ezkabarte, Uharte eta Esteribarko udalei.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 20an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"IRUÑEKO INGURABIDEA BIKOIZTEA. OLLOKI-EZKABAKO TUNELEN IPARRALDEKO IRTEERA TARTEA" PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO

AZALERA m²

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-3

Paternáin Roldan, María Agustina

Marcelo Celayeta, 26 (Iruña)

Paternáin Roldán, María Isabel

294

1

74

Larreak

ES-5

Nafarroako F.K. (Donejakue Bidea)

San Ignazio, 3 (Iruña)

151

1

298

Donejakue Bidea

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-3

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama 8 (Arre)

64

2

834-A

Lehorreko alorra

EZKABARTEKO UDAL MUGAPEA

EZ-3

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama 8 (Arre)

213

15

608

Lehorreko alorra

EZ-5

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama 8 (Arre)

177

15

740

Lehorreko alorra

EZ-6

Urriza Larrea, Gerardo

San Andres, 21 (Sorauren)

73

15

741

Lehorreko alorra

EZ-7

Aguinaga Azcárate, Gregorio

Igeldea, 1 (Arre)

114

15

742

Lehorreko alorra

EZ-8

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama 8 (Arre)

42

15

614

Lehorreko alorra

EZ-13

Aguinaga Azcárate, Gregorio

Igeldea, 1 (Arre)

203

15

628

Larreak

EZ-14

Construcciones Arregui, S.A.

García Ximénez, 41 (Altsasu)

79

15

623-B

Lurzorua

EZ-15

Cosmópolis Residencial Villaverde S.L.

Paret margolaria, 5 (Iruña)

91

15

624

Larreak

EZ-16

Arreko Kontzejuaren Herrilurrak

San Roman pl., 4 (Ezkabarte)

90

15

505-B

Ibarbasoa

EZ-17

Arreko Kontzejuaren Herrilurrak

San Roman pl., 4 (Ezkabarte)

493

15

634-A

Larreak

EZ-18

Mundo Mueble, S.A.

Irungo errep., 1 (Arre)

119

15

1-B

Elkorra

EZ-20

Eraikilea Promotora S.L.

Benten ingurabidea, 8 (Burlata)

59...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR