45/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, Iruñerriko bidaiarien hiri barruko garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2009ko maiatzaren 21erako 0:00etatik 24:00ak bitarte dei eginiko lanuzte orokorra dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS sindikatuek lanuzte orokorrerako dei egin dute 2009ko maiatzaren 21erako 0:00etatik 24:00ak bitarte. Deialdian adierazten da lanuzteak Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko enpresa eta erakunde guztietako langileen eta enplegatu publikoen jarduera eta eginkizun guztiak ukituko dituela, zer enpresa edo administrazioren mende dauden kontuan hartu gabe.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den lanuztea egiteko eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari garraioa oinarrizko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan askatasunez joan-etortzeko aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da funtsezko beste eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea eta osasuna babesteko eskubidea.

Garraio publikoa funtsezkotzat jotzea Konstituzio Auzitegiak berretsi du 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, lanuzte orokorrerako deia dela eta, bidaiari garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu, izan ere, gizarteko beste sektore batzuei kalte eginen bailieke, langileei, ikasleei eta garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileei joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailizkieke, gizartearen interes orokorrei eginen litzaizkiekeen gainerako kalte larri guztiez gainera, eta ez da ahantzi behar lanuzterako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.

Horretaz gain, funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Erregearen Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu horretan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea Iruñerriko bidaiarien hiri barruko garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzea da, ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS sindikatuek 2009ko maiatzaren 21erako 0:00etatik 24:00ak bitarte dei eginiko lanuzte orokorra dela eta.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, maiatzaren 8ko 164/2009 Ebazpenaren bidez, garraio zerbitzuaren titularra denak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari proposatu dio gutxieneko zerbitzuak ezartzeko. Ebazpen horrek aipatu garraio zerbitzuaren inguruabarrak baloratzen ditu; espedientean jasota dago eta Garraioaren Alorreko zuzendariak egin txostenean xedatzen dira. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira.

Eskualdeko hiri barruko garraioa Iruñeriko 19 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Herri eta lantoki horiek guztiek joan-etorri asko sortzen dituzte egunero. Horietariko dexente hiri barruko garraio publikoaren bidez egiten dira.

Iruñerrian hiri barruko bestelako garraio kolektiborik ez dago (metrorik, aldiriko trenik, tranbiarik eta abarrik) eskualdeko hiri barruko garraioan egunero egiten diren joan-etorriak konpontzeko. Hori oso kontuan hartzekoa da lanuzte honen funtsezko zerbitzuak finkatzerakoan.

Pentsatzekoa denez, taxi zerbitzua ez da alternatiba bat, haren prezioa ez baita konparatzen ahal hiri barruko garraioarenarekin eta haren gaitasuna, bistan denez, ez da aski izaten alimaleko joan-etorrietarako (130.000 bidaiari lanegun batean, gutxi gorabehera).

Deialdiaren xede den lanuzteak 57.000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR