34/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, hodi bidezko gas banaketako enpresek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten zenbatekoak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 5eko 259/2004 Foru Dekretuak, Hodi bidezko gas banaketako konpainiek beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen araubide ekonomikoaren Erregelamendua onetsi zuen, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik.

Aipatutako foru dekretuaren 7. artikuluan Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Laneko kontseilariari ahalmena ematen zaio, foru agindu bidez, 2., 3., 4. eta 5. artikuluetan ezarritako gehieneko prezio horiek aldatzeko, dela banaketa enpresak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero, edo ofizioz, uste badu kontratazioaren kostua edo abonatuaren instalazioak erabili aurretik indarreko erregelamenduak eskatzen duen ikuskapenaren kostua nabarmen aldatu dela.

Ahalmen hori erabiliz, maiatzaren 25eko 168/2006 Foru Aginduaren, maiatzaren 8ko 141/2008 Foru Aginduaren eta otsailaren 5eko 44/2009 Foru Aginduaren bidez, hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, beren bezeroei kobratzen ahal zizkieten zenbatekoak eguneratu ziren.

Berriki, Gas Navarra S.A.k gehieneko prezio horiek 2009ko Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera eguneratzeko eskatu du. Estatistikako Institutu Nazionalak ehuneko %0,5ean ezarri du indize hori Nafarroan.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten zenbatekoak eguneratzea. Honela geratuko dira:

    Alta eskubideak:

    Urtean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR