110/2011 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan aplikatzeko merezimendu baremoak hainbat arauren bidez arautu izan dira. Gaur arte, osasun arloko A mailako langileena alde batera utzita, Osasuneko kontseilariak urriaren 3an emandako 464/2001 Foru Aginduan zegoen jasota, horren bidez arautu baitziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimenduen baremoak.

Ikusirik foru agindu hori onetsi zenetik igarotako denbora eta euskararen ezagutza baloratzeko araudi berria, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan jasota dagoena, eta orobat, Europar Batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen gaineko araudia, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailetan oinarritua, gomendagarria da orain arteko araudia aldatzea, eta xedapen bakar batean jasotzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan aplikatu beharreko baremoak, osasun arloko A mailako langileena izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak).

Foru agindu honek aginduzko negoziazioa izan du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mahai sektorialean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimendu baremoak, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), foru agindu honen eranskinetan ezarritakoak dira.

    Azken xedapenetako lehena.-Indargabetzeak.

    Indarrik gabe uzten da Osasuneko kontseilariak urriaren 3an emandako 464/2001 Foru Agindua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena, eta foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten xedapen guztiak.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko irailaren 19an.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

    1. ERANSKINA

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lekualdatzeen deialdietarako merezimendu baremoa

  2. atala.-Egindako zerbitzuak.

    Honako hauek baloratuko dira:

    1.1. Edozein administrazio publikotako zentroetan, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate beretan egindako zerbitzuak: 2 puntu, urte bakoitzeko.

    1.2. Edozein administrazio publikotan beste estamentu batean egindako zerbitzuak: 0,3 puntu, urte bakoitzeko.

    1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu.

    Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratuko langile finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

    Horren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarritako irizpideei jarraikiz kontatuko dira egindako zerbitzuak.

    Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldiaren araubidea kontuan hartu gabe.

    Aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak bateraezinak dira, aldi berean egindako zerbitzuak badira; halakoetan, handiena bakarrik hartuko da kontuan.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

    Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

    Atal honetan, guztira, 50 puntu lor daitezke gehienez.

  3. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

    Atal honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea.

    2.3, 2.5 eta 2.6 azpiatalak bateragarriak dira, eta ikerketa lan beraren gaineko komunikazioa, txostena eta argitalpena baloratuko dira.

    Akta liburuetan edo abstraketan egiten diren txostenak, afixak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

    2.1. Hirugarren zikloko edo graduondoko ikasketak.

    1. Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma edo unibertsitateko aditua: 2 puntu.

    2. Doktore gradua: 5 puntu.

    3. Cum laude, beste bi puntu gehiago.

      Atal honetako a) eta b) letretan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

      2.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,10 puntu.

      Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko kredituak hartuko dira aintzat.

      Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

      Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.

      Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

      Erakunde antolatzaileari buruz ezarritako baldintzak bete gabe ere, Administrazioak agindu edo homologatu dituen prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek "Administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen" ondorioz antolatuak ere.

      Titulazio ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

      Osasun zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

      Gehienez ere 7 puntu emanen dira.

      2.3. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:

      -Nazioartekoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.

      -Estatukoa: lehen hiru sinatzaileek: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

      -Autonomia erkidegokoa: lehen hiru sinatzaileek: 0,05 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,025 puntu.

      Baloratu ahal izateko, sinatzaileen ordena agertu beharko da.

      Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahainguruetan parte hartu izana ere.

      Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

      2.4. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo sariren bat jaso duten lan zientifikoak edo ikerlanak:

      -Nazioartekoa: 1 puntu.

      -Estatukoa: 0,5 puntu.

      -Autonomia erkidegokoa: 0,3 puntu.

      Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

      Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

      2.5. Lanak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR