268/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, zailtasunak dituzten enpresendako laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 10eko 185/2007 Foru Aginduaren bidez, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko laguntzei buruzko ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legea arlo horren gainean indarra duten Europar Batasuneko jarraibideetara egokitzeko arauak eman ziren (2004ko 244. Egunkari Ofiziala, urriaren 1ekoa).

Foru dekretu haren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, industria arloan eskumena duen departamentuak zailtasunak dituzten enpresei laguntzak ematen ahalko dizkie, haien zenbatekoak, diru-laguntza gordinaren baliokidean neurturik, "de minimis" laguntzatzat jotzeko ezarririko mugak gainditzen ez baditu eta laguntza mota horretan sarturik ez dauden sektore edo jardueretarako erabiltzen badira. Hori guztia Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduarekin eta, hala bada, Batzordearen urriaren 6ko 1869/2004 (EE) Erregelamenduarekin bat. 1998/2006 (EE) Erregelamenduak "de minimis" laguntzei buruzko EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak ukitzen ditu eta 1869/2004 (EE) Erregelamendua nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei buruzkoa da.

Foru agindu honen xedea xedapen gehigarri hartan xedaturikoa garatzea eta zailtasunak dituzten enpresei laguntzak emateko araubidea onestea da, Batzordearen 1998/2006 EE Erregelamendu harekin bat. Laguntza horiek "de minimis" laguntzak dira.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko ekainaren 1eko Erabakiaren bidez, laguntza horiek banakako ebaluazio araubidean banatzeko baimena eman zuen, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Laguntzen onura publikoko helburua zailtasunak dituen enpresatzat joak izateko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako enpresei bideragarritasun tekniko eta ekonomikora itzultzeko sostengua ematea da.

  2. artikulua. Onuradunak.

    Onuraduna izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

    1. Enpresa Nafarroan kokaturik egoeta eta jarduera ekonomikoa Nafarroan burutzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zergako altaren edo hori ordezten duen agiriaren kopiaren bidez frogatuko da.

    2. "Zailtasunak dituen enpresatzat" joa izatea, alegia, normaltasunez aritzeko behar dituen eragiketei aurka egiten uzten ez dion egoera finantzario larri-larri batean egotea, eta krisian dagoen enpresatzat joa izateko inguruabar batean ez egotea. Inguruabar horiek Krisian dauden Enpresak Salbatu eta Berregituratzeko Laguntzei buruzko ekainaren 22ko 3/2000 Foru Legea arlo horretan indarra duten Europar Batasuneko zuzentarauetara egokitzeko arauak ematen dituen irailaren 10eko 185/2007 Foru Dekretuaren bidez ezarri dira.

    3. Enpresaren egoera gainditzeko neurri zehatzen programa onartzea. Neurri horiek kasuan-kasuan, laguntzen eskabidearekin batera doan bideragarritasun planean edo memorian biltzen dira.

    4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR