191/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduan 42 hektareako mahasti landaketa berrirako eskubideak eskatzeko prozedura ezartzen duena.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Kontseiluaren urriaren 22ko (EE) 1234/2007 Erregelamenduak, nekazaritzako merkatuen antolaketa bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituenak (Erregelamendu bakarra merkatu antolaketa bateraturako), mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko produkzio ahalmenari buruz, 85 nonies artikuluan ezartzen du Europar Batasuneko kide diren estatuek landaketa berrirako eskubideak ematen ahalko dizkietela ekoizleei landaketa berrietarako azaleretan, nazioko legeria aplikatuz hartutako lurzati berrantolamenduko neurrien esparruan.

Bestetik, Batzordearen ekainaren 27ko (EE) Erregelamenduak 60. artikuluan zehazten du, Europar Batasuneko kide diren estatuek, nazioko legeria aplikatuz hartutako lurzati berrantolamenduko neurrien esparruan, landaketa berrirako eskubideak ematen dituztenean landaketa berrietarako azaleretan, bermatu beharko dutela eskubide horiek ez direla lurzati berrantolamenduko neurrien xede izandako mahastizaintzarako azaleraren %105 baino handiagoko azalerarako, landaketa garbian adierazita. 62. artikuluan azaltzen du ez dela berriz landatzeko eskubiderik emanen lurzati berrantolamenduko neurrien aplikazioaren xede izandako azaleretatik mahastiak erauzten direnean, haietarako landaketa berrirako eskubideak emanik.

Lurzati berrantolamenduak ukitutako azaleretan landaketa berrirako eskubideak emateko metodologia ezartzen du ardo produkzioaren ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuak, Europar Batasuneko araudiak baimentzen badu kide diren estatuek eskubide horiek ematea. 3. artikuluko 1 c) atalean zehazten du Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak autonomia erkidegoen artean banatzen ahalko dituela landaketa berrietarako eskubideak, lurzati berrantolamenduko neurrien esparruko landaketetarako azalerak direnean.

Mahastizaintzako eta Ardogintzako Antolamenduari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legeak ezartzen du zer esparrutan garatuko den Nafarroako Foru Komunitateko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea, eta abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuak aipatu foru legea garatzen du.

Bestetik, urtarrilaren 19ko 8/2009 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen nekazaritzako azpiegituretako esku hartzea, Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduaren bidez. Lurzati berrantolamenduaren prozesuak ukitutako mahastien azalerak 851 hektarea ditu, guztira.

Lehenago aipatu araudian oinarrituta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak mahasti landaketa berrirako eskubideak eskatu zizkion Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduaren eskualdean sartuta dauden 43 hektareatarako, eta eman egin dira Fruta eta Barazki, Oliba olio eta Mahastizaintza eta Ardogintzako zuzendariorde nagusiaren 2013ko otsailaren 7ko idazkiaren bidez.

Landaketa berrirako eskubideen helburua ustiategien egitura hobetzea da mahastiak osatuz, baita mahasti bideragarriagoak ezartzea eta kalitateko ardoak lor daitezen sustatzea ere.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 25. artikuluari jarraituz, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko Nekazaritzako Erregistroen Atalari dagokio foru agindu hau betearazteko behar diren kudeaketak egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduan 42 hektareako mahasti landaketa berri baterako eskubideak eskatzeko prozedura ezartzea du xede foru agindu honek.

  2. artikulua. Onuradunak.

  3. Errioxa jatorrizko deitura kalifikatuko mahastien titularrak izanik, Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduaren prozesua hasi aurretik, hau da, 2009ko otsailaren 7a baino lehen, Nafarroako Mahastizaintzaren Erregistroan inskribatuta dauden pertsona fisikoek edo juridikoek eskatzen ahalko dituzte landaketa berrirako eskubideak; haien lurzatiek prozesu horrek ukituta egon beharko dute eta foru agindu honetan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte. Foru agindu honek indarra hartu baino lehen egin eta onartutako titulartasun eta jabetza aldaketak ere kontuan hartuko dira.

  4. Landaketa berrirako eskubideak dituen landatutako mahastia erauzten duten onuradunek ez dute berriz landatzeko eskubiderik sortuko erauzketa horrekin.

  5. artikulua. Landaketa berrirako eskubideak esleitzeko baldintzak.

  6. Landaketa berrirako eskubideen eskatzaileek mahasti guztia erregularizatuta izan beharko dute, indarra duen mahastizaintzako araudiaren arabera.

  7. Eskatzaileak ez du berriro landatzeko eskubide erabili gabekorik izan beharko, Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduaren prozesuak ukitutako lurzatietako mahastia erauzteagatik sortuak, non eskubide horiek ez diren nahikoa eskaeraren xedeko finkaren azalera osatzeko.

    Lurzati berrantolamenduaren prozesuak ukitutako lurzatietan mahastia erauzteagatik berriro landatzeko sortutako eskubideak izanen dira foru agindu honek indarra hartu baino lehen egindako erauzketa batetik heldu direnak.

  8. Eskatzaileak ez du Errioxa jatorrizko deitura kalifikatuko mahastiak berriro landatzeko eskubiderik lagatuta edo eskualdatuta izanen abian den mahastizaintza kanpainan edo azken bost kanpainetan, non ez diren lehen maila arteko ahaideentzako eskualdaketak.

  9. Eskatzailea ez da diru-laguntzen onuradun izanen mahastia uzteagatik abiadan den mahastizaintza kanpainan edo azken kanpainetako batean Mendabia IV-ko lurzati berrantolamenduaren perimetroan sartutako azaleretan.

  10. Lurzati berrantolamenduaren prozesuan azalera gehitu zaien mahasti finkak osatzeko esleituko dira landaketa berrirako...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA