74/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onesten dira, eta kudeaketa arauak ezartzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak ezartzen du Foru Komunitateari dagokiola fabrikazioko zerga berezien ordainarazpena, haiek Nafarroan sorrarazten direnean. Horrez gain, artikulu horrek ezartzen du Foru Komunitateari dagozkiola Nafarroan dauden establezimenduen kontrola eta baimen-araubidea.

Bestetik, Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du lurralde erkidean indarrean dauden arauak aplikatuko direla, Foru Komunitateak zerga bereziak aplikatzeko behar diren arauak eman arte.

Otsailaren 26ko 191/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen Zerga Berezien Erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onetsia. Aldaketa horrek marka emateko modu berriak sartu ditu eta hartzaileek jaso eta izakinetan izan ahal duten zenbatekoaren mugak finkatu ditu. Hori dela eta, komeni da 517 eredua (ikur fiskalak eskatzekoa) aldatzea, prozedura berri horietara egokitzeko.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena ematen diote 517 ereduaren aldaketa agintzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak irailaren 19an emandako 172/2000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR