191/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 21eko 167/2008 Foru Agindua aldatu eta 2012. urteko deialdia onesten duena. Agindu haren bidez kalitate bereiziaren ikurra duten nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arauemaileak sortu, indartu eta garatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 167/2008 Foru Aginduaren bidez kalitate bereiziaren ikurra duten nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arauemaileak sortu, indartu eta garatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren eta 2008ko deialdia onetsi zen.

Lehenago, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, XA 107/2008 laguntza gisa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 28/2009 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 21eko 167/2008 Foru Agindu hori aldatu zen eta 2009ko ekitaldirako deialdia onetsi. Geroago, 2010eko eta 2011ko ekitaldietan, deialdi bana onetsi ziren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Hori horrela, foru agindu honen bidez kalitate bereiziaren ikurra duten nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arauemaileak sortu, indartu eta garatzeko laguntzak emateko deialdia onesten da, 2012ko ekitaldirako. Deialdian Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 167/2008 Foru Aginduko arauak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 28/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako aldaketa aplikatuko dira.

Gainera, apirilaren 21eko 167/2008 Foru Agindu horretan onetsitako arauak aldatzen dira, eta, horren ondorioz, aurreikusitako bi urteetako ordainketak -ematen den urtekoa eta hurrengokoa- beste modu batera eginen dira, aurrekontuetan erabilgarri denaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2012ko martxoaren 21eko Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman dio 2012ko eta 2013ko ekitaldietan laguntza hauek finantzatzeko gastu-konpromisoa hartzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR