138/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak berdintasunaren printzipioa finkatzen du, bereizkeria mota guztiak baztertzen dituela, besteak beste sexuan oinarritutakoa. Bere aldetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.18 artikuluak berdintasunerako politikaren arloko eskumen esklusiboak ematen dizkio Nafarroako Foru Komunitateari.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikita, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren helburu nagusia da Konstituzioak finkatutako agindu hori betearaztea, Nafarroako Foru Komunitateari arlo horretan eskuordetutako eskumenak gauzatuz, noiz zuzenean, noiz zeharka eta modu koordinatuan Foru Komunitateko Administrazioko gainerako departamentu eta erakunde publikoekin batera.

Bere jardunaren bidez, erakunde autonomo honek generoan oinarritutako desberdintasun eta bereizkeria mota guztiak benetan desagerraraztea du helburu, eta Nafarroako bizitza politikoaren, ekonomikoaren, kulturalaren eta sozialaren eremu guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzea, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuna Sustatzeko azaroaren 28ko 33/2002 Foru Legean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta aplikagarri diren gainerako arauetan xedatutakoa betetzeko.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa finkatu duen uztailaren 5eko 61/2011 Foru Dekretuak erakunde autonomo honi esleitu dizkio familiaren arloko eskumenak, modu berritzailean esleitu ere, arlo hori lotzen baita ardurakidetzarekin eta emakumeen eta gizonezkoen laneko, familiako eta norberaren bizitzako eginkizunak bateragarri egitearekin. Eskuordetza berri honen ondorioz, Haur Eskolak Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuari atxiki behar zaizkio. Horrez gainera, genero indarkeriari aurrea hartzeko eta haren aurka jarduteko eskumena ere esleitzen zaio. Eskumen hori, bistan da, gainerako departamentuekin eta arlo horretan eskumena duten beste erakundeekin batera erabiliko du.

Eskumen eremu berria bere gain hartzearekin batera, beharrezkoa da erakunde autonomoaren egitura organikoa aldatzea, bere eginkizunak egoki betetzen dituela bermatzeko, hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 3. artikuluan jarduketa eta funtzionamendurako aurreikusita dauden irizpide orokorrei jarraikiz.

Arlo horren eta beste batzuen erregulazioa, eta bereziki Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 104. artikuluan ezarrita dauden arloena, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren Estatutuen bitartez egin behar da. Estatutu berriak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez onetsiko dira.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Estatutuak onestea.

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

Lehenengo xedapen gehigarria.-Nafarroako Emakumearen Institutuaren gaineko eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren gaineko aipamenak.

Gaur egun dagoen araudian edo jadanik emandako egintza administratiboetan Nafarroako Emakumearen Institutuaz eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaz egiten diren aipamen guztiak Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaz eginak bezala ulertuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.-Kudeaketa esleipenak.

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak ahalmena izanen du departamentu bereko edo beste bateko organo edo erakunde publikoei esleitzeko hark dituen helburu eta eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren jarduera material edo teknikoak, edo zerbitzuetakoak, egitea, arlo hori arautzen duen legedian xedatutakoa betez.

Xedapen iragankor bakarra.-Izendapenen aldi baterako berrespena.

  1. Nafarroako Gobernuak izendapenak egiteko behar diren foru dekretuak eman artean, zuzendari kudeatzailearen eta honako zuzendariorde eta zerbitzuko zuzendari hauen izendapena berresten da, baina izena aldatuta:

    1. Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketako zuzendariordea, izena aldatu eta Genero Berdintasuneko Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

    2. Familiaren Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, izena aldatu eta Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako zuendariordea izanen baita.

  2. Institutuko zuzendari kudeatzaileak bitarteko gisa betetzeko behar diren ebazpenak eman artean, edo hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez bete artean, atal hauetako buruen izendapenak berresten dira, baina izena aldatzen zaie:

    1. Ebaluazio eta Azterlan Ataleko buruarena, hemendik aurrera Proiektu eta Programa Ataleko burua izanen baita.

    2. Informazio eta Programa Ataleko buruarena, hemendik aurrera Emakumeen aurkako Indarkeriaren eta Informazioaren Ataleko burua izanen baita.

    3. Familiaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Familien Ataleko burua izanen baita.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Estatutuak onetsi zituen abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretua.

    Azken xedapenetan lehena.-Aurrekontu aldaketak.

    Ahalmena eman zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Arauen garapena.

    Ahalmena ematen zaio Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan hirugarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Elena Torres Miranda.

    NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO ETA FAMILIARAKO INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera, eskumenak eta eginkizunak

  3. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua administrazio izaerako erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko.

  4. artikulua. Atxikipena eta babesa.

    Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua, bere helburuak betetzeko, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriak Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen mendean dago, hari atxikita. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

  5. artikulua. Xedea eta helburuak.

  6. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren xedea da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea Nafarroako bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren eremu guztietan, eta familiei buruzko politikak aplikatzea, zainketa lanetan gizonen eta emakumeen, gizarte eragileen, erakundeen eta instituzioen ardurakidetza sustatuz, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko bide bat delako.

  7. Institutuaren helburuak hauexek dira: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea, izatezko eta eskubidezko berdintasun osoa galarazten duten oztopoak kentzea, generoan oinarritutako bazterkeria eta desberdintasun guztiak desagerrarazten laguntzea (batez ere emakumeen aurkako indarkeria), eta familientzako politikak garatzea, horretarako programa eta baliabideak eta horien garapena laguntzen duten arau guztiak bultzatuz, kudeatuz eta finkatuz.

  8. artikulua. Eskumenak eta eginkizunak.

  9. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuari Nafarroako Foru Komunitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako finkatzen dituen politikak koordinatu eta kudeatzeko eskumenak dagozkio, baita familientzako politikak koordinatu eta kudeatzeko eskumenak ere.

  10. Eskumen horiek gauzatzeko, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko xedapen orokorren proiektuak prestatzea.

    2. Familien arloko xedapen orokorren proiektuak prestatzea.

    3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta familiei buruzko gaietan Nafarroako Gobernuaren plangintza orokorra prestatzea, departamentuek beren plangintza sektorialak prestatzeko dituzten eskumenak galarazi gabe.

    4. Nafarroako Foru Komunitatean berdintasunerako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea.

    5. Nafarroako Foru Komunitatean familientzako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea.

    6. Genero indarkeriaren kontrako prebentzioa eta jarduketak koordinatzea.

    7. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eta familiei laguntzeko dauden baliabideak kudeatzea.

    8. Haur eskolak kudeatzea bere eskumen eremutik.

    9. Familientzako bitartekotza eta orientaziorako zerbitzuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR