356/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2010ean diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, aukera berdintasuneko agente lanpostuak sortu eta finkatze aldera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planaren zeharkako 1. arloan (2006-2010) toki administrazioko berdintasunerako politikei buruzko atal bat biltzen da. Bertan adierazten da beharrezkoa dela Nafarroako toki entitateen konpromisoa bultzatzea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan. Ildo horretan, 1.8 xedeak (1.8.5 ekintza) aukera berdintasuneko agenteen edo langile teknikoen kontratazioa bultzatzea proposatzen du.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, uste du berme segurua dela profesional horiek edukitzea berdintasunerako politikak abian jarri eta garatzeko, baita ezinbesteko neurria ere emakume eta gizonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko eta genero berdintasuna lortzen laguntzeko. Horregatik, herrietan eta eskualdeetan aukera berdintasuneko agenteak kontratatzearen eta lanpostu hori finkatzearen aldeko apustua egiten du.

Ekintza positiboko neurri horrek, aukera berdintasuneko agenteak kontratatzea bultzatu eta babesteak, alegia, lanpostu hori toki administrazioetan finkatzea eragin beharko luke. Horregatik, deialdia lau urterako finantzaketa prozesu baten zati da, betiere aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago. Aldi horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal edo eskualde mailako politika zehaztu eta garatu beharko da; baita lanpostua sartu ere bai toki entitatearen langileen plantillan. Horregatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren "Aukera berdintasuna bultzatzea toki mailan" programaren esparruan diseinatutako deialdi hau indartu egiten da erakunde autonomoak berdintasuneko langile teknikoentzako bestelako prestakuntza eta aholkularitza jarduketak, prozesuaren osagarri direnak, finantzatzearen bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

ORDENO:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2010ean diru-laguntzak emateko deialdia onestea, aukera berdintasuneko agente lanpostuak sortu eta finkate aldera.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskinean jasotzen direnak, hain zuzen.

  3. Diru-laguntzok 2010eko gastuen aurrekontuko "Berdintasun politikak bultzatzeko toki entitateentzako transferentziak" izeneko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, ordainduko dira, betiere horretarako krediturik bada.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko abenduaren 11n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria. Xedea eta helburua.

    Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2. oinarrian zehazten diren Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, 2010. urtean aukera berdintasuneko agentearen lanpostua sortu eta finkatze aldera.

  6. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arautu eta baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateak.

  7. oinarria. Betebeharrak.

  8. Biztanle kopurua:

    1. 7.000 biztanletik gorako udalerrietako udalak, edo datozen lau urteotan biztanleen hazkundea kopuru horretara iritsiko dela frogatzen dutenak.

    2. 10.000 biztanletik gorako mankomunitateak, salbu eta, biztanleen sakabanatze geografikoa justifikatuta, biztanle kopuru horretara iristen ez direnak.

    Hala erabakitzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR