181/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, beste deialdi berariazkoago batzuetan jasotzen ez diren kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko laguntzen norgehiagoka bidezko deialdia onesten duena.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako antolamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen du, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Kirol entitateek, toki entitateek, kirol federazioek eta kirolariek kirol esparruan egiten dituzten jarduketak erraztu eta sustatzearren, berariazko zenbait laguntza deialdi onetsi dira, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak kirol arloan lortu nahi dituen helburuekin bat.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea bereziak edo apartekoak izateagatik Nafarroako Kirolaren Institutuak kudeatzen dituen berariazko deialdietan sartzen ez diren jarduerei, kirolarekin eta horren sustapenarekin lotutakoei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Bereziak ado apartekoak izateagatik beste deialdi berariazkoago batzuetan jasotzen ez diren kirol jarduerak egiteko eta horietan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen 1. eranskinean ageri diren oinarriei jarraikiz.

  2. Deialdira aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Baremo hori foru agindu honen 2. eranskinean ageri da.

  3. Deialdia finantzatzeko 65.000 (hirurogeita bost mila) euroko gastua baimentzea. Horietarik 55.000 (berrogeita hamabost bost mila) euro kirol entitateentzat izanen dira eta 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol entitateak. Hitzarmenak eta laguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336109 kontu-sailetik ordainduko dira, eta 10.000 (hamar mila) euro kirolarientzat izanen dira eta "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailetik ordainduko dira.

  4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren Institutura bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  6. ERANSKINA

    Beste deialdi berariazkoago batzuetan araututa ez dauden kirol jarduerak egiteko eta horietan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak

  7. Xedea.

    Deialdiaren helburua da, bereziak ado apartekoak izateagatik, beste deialdi berariazkoago batzuetan sartzen ez diren kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

    Diru-laguntzak deialdiaren xede diren jarduerak egin edo horietan parte hartzeko gastuak hein batean finantzatzeko erabiliko dira.

    Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen dutelako.

  8. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

  9. Aurreko oinarrian aipatzen diren diru-laguntzak 2010eko irailaren 30etik 2011ko irailaren 30era bitarte antolatutako irabazi asmorik gabeko kirol jarduera eta proiektu hauek egin eta/edo horietan parte hartzeko eskatzen ahalko dira:

    1. Kirol arloko edo kirolari aplikatutako zientzien arloko prestakuntza edo zabalkunde proiektuak, gizartean eta kirol munduan oihartzuna dutenak, egitea.

    2. Nazioarteko kirol jarduera ez ofizialetan parte hartzea.

    3. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioko kide diren kirolariak 7.500 metrotik gorako gailurretara igotzeko mendi espedizioak eta beste mendi proiektu batzuk.

    4. Nafarroan Espainiako Federazio baten delegatua duten modalitateetako kirol jarduerak, horien helburua delako kirola Nafarroan bultzatzea bada.

    5. Antzeko beste jarduera batzuk, kirolaren arloan bereziak edo apartekoak direnak eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren eginkizunei lotuta daudenak, baina erakunde publiko horren beste deialdi batzuetan ezin sar daitezkeenak.

  10. Deialdi honetatik kanpo geldituko dira:

  11. -Beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren edo horietan jasotzen diren kirol jarduerak eta proiektuak.

  12. -Kirol izaera lehentasunezkoa ez duten jarduerak.

  13. Pertsona eta entitate onuradunak.

  14. Deialdiaren xede diren diru-laguntzak honako hauek jasotzen ahalko dituzte:

    1. Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dauden kirol klubak.

    2. Egoitza eta helbidea Nafarroan duten pertsona fisikoak, irabazi asmorik gabeko jarduerak egiteko.

    3. Sozietatearen egoitza Nafarroan duten pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabekoak.

    4. Irabazi asmorik ez duten estatuko kirol entitateak, dagokien erregistroan inskribatuta badaude eta lankidetzarako hitzarmenen bat izenpetu baldin badute.

    5. Nortasun juridikorik gabeko taldeak, pertsona fisikoek edo juridikoek osatuak.

  15. Jarduerak edo proiektuak pertsona fisiko edo juridiko batzuek elkarrekin egiten dituztenean, eskaera pertsona bakar batek aurkeztu beharko du guztien izenean. Dagokion inprimakian adierazi beharko du besteak ordezkatzen dituela eta besteek ordezkapena onartzen dutela, bai eta diru-laguntza proportzionalki banatzeko konpromisoa hartzen duela ere.

    Eskatzaileak solidarioki behartuta egonen dira Administrazioaren aurrean, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneraturik izan beharko dituzte.

  16. Eskaerak aurkezteko epeak eta tokiak.

  17. Diru-laguntza eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez, 2011ko irailaren 30a baino lehen. Deialdia argitaratu baino lehen aurkeztutako eskaerak onartuko dira, baldin eta 2010eko irailaren 30aren ondorengoak badira.

    Diru-laguntza eskaerak kirol modalitate bakoitzeko aurkeztuko dira; eskatzaileak eskaera bat aurkeztu beharko du parte hartzen duen modalitate bakoitzerako.

  18. Diru-laguntza eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen inprimaki batean aurkeztu beharko dira, agiri hauekin batera:

    -Eskatzailearen datuak eta federazioko lizentziaren fotokopia, horrelakorik baldin badago, betiere datu horiek deialdia egin duen administrazioaren agiritegietan ez badaude edo lehenago aurkeztu ez badira.

    -Kirol proiektua eta proiektu ekonomikoa azaltzen dituen fitxa, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen inprimakian.

    -3.2 oinarrian adierazitako kasuetan, Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako inprimakia. Bertan berariaz adierazi beharko da ordezkapenaren izaera, onarpena eta konpromisoa.

    -Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak dituela dioen erantzukizuneko aitorpena.

  19. Jarduera egin eta gero, eta 2011ko urriaren 31 baino lehen, frogagiri hauek aurkeztuko dira Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez:

    1. Jardueraren memoria jasotzeko prestatutako inprimakia, bai eta diru-sarreren eta gastuen...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA