33/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateek 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako guneak hornitzeko diru-laguntzen oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako toki administrazioek gazteei elkartegintza, kultura, prestakuntza edo aisia eta jolas arloko interesak bideratzeko guneak erabiltzea ahalbidetu behar diete gero eta neurri handiagoan. Gune horiek, bai eta haien tamaina ere, udalerri bakoitzeko gazteen kopuruaren eta baliabideen araberakoak izanen dira.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako herrietako gazteek gune berriak izatea nahi du eta, horregatik, horiek sortzea sustatzen du, horiek hornitzeko laguntzak emanez, Nafarroako udalen laguntzaz eta ahal duen neurrian. Horrela, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 8ko 70/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betetzen du.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak beharrezkotzat jo du udal titulartasuneko gune berriak eta aurretik dauden eta gazteei zuzentzen zaizkien beste batzuk hornitzea. Altzariak, ikus-entzunezko baliabideak, baliabide informatikoak edo jolas eta arterako materialak baliagarriak izan behar dira gazteen artean sozializazioa eta balio demokratikoak bultzatzeko eta haien sormen artistikoa eta lankidetza espiritua garatzeko; izan ere, helburu horiek aurreikusi dira gune horiek sortzerakoan.

Nafarroako toki entitateei gazteentzako guneen hornikuntza errazteko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntza mota hori arautzen duen deialdi bat onestea proposatu du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako toki entitateek 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako guneak hornitzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onestea.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 96.000 (laurogeita hamasei mila) euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan "Toki entitateen gazteentzako hornikuntza" izeneko 960001 96100 7609 232100 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena ematen zaio, deialdia ebatzi ondoren soberakinik bada, diru soberakina gastu konpromisotik kentzeko, eta kontu-sail beraren kargura eman daitezkeen beste deialdi batzuen gastu gisa baimentzeko.

  4. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; foru agindu honen eranskinean daude.

  5. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Gazteriaren Institutuan duen Kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari eta haren Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Nafarroako toki entitateek 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako guneak hornitzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak

  6. a Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateek 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako guneak hornitzeko diru-laguntzetarako araubidea ezartzea.

    Gazteentzako gunetzat joko dira herriko, edo, gazteentzako aterpeei dagokienez, kanpoko gazteek erabiltzeko diren lokal eta instalazio guztiak, horietan gazteen arteko topaketa helburu duten jarduerak garatzen badira. Gune horien arrakasta bermatzeko, gomendagarria da herriko gazteek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR