4/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako lurralde batzuetan badira jatorria Nafarroan duten herritarrak biltzeko eta horien arteko adiskidantza indartzeko kultura eta josteta elkarteak. Elkarte horiek egiten dituzten jardueren bidez, lan, familia edo beste inguruabar batzuengatik beste lurralde batzuetan bizi diren nafarrek Nafarroarekiko ohiko harremanei eusten diete.

Nafarroako Gobernuak harreman iraunkorrak mantentzen ditu Nafarren Txoko, Biltoki eta Etxeekin, eta horien jardueretarako eta funtzionamendurako laguntzak ematen ditu. Nafarroako 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrean badira helburu horretarako kontu-sail zehatz batzuk.

Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar biltoki horiek egiten dituzten jarduerak mantentzea eta horiek sustatzea gizarte interesekoa denez, bidezkoa da biltoki horiei laguntza ekonomikoak emateko beste deialdi bat onestea. Laguntza horien bidez, besteak beste, jarduera kulturalak eta sozialak, inbertsioak eta funtzionamendu gastuak finantzatuko dira.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuan aitorturiko ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onestea. Diru-laguntzak foru agindu honen eranskineko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz emanen dira.

  2. 172.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura:

    -122.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko "Beste erkidego batzuetan dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144104 kontu-sailaren kargura.

    -50.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko "Nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'" izeneko B20003-B2220-7819-144100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010. urteko deialdiaren oinarriak

  5. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei eta horien federazioei ematen dizkien laguntzen araubidea ezartzea, horien kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak, funtzionamendu gastuak eta antzekoak finantzatze aldera.

    Zehazki, laguntza horien helburuak hauek izanen dira:

    1. Kultur, kirol eta josteta jarduerak, hala beraien jaietan antolatzen dituztenak (San Frantzisko Xabierkoa, Sanferminak, etab.) nola jarduera arruntak, denak 2010. urtean egin beharrekoak.

    2. Funtzionamendu edo finantza gastuak.

    3. Egoitzak erosi, hobetu edo ekipamenduz hornitzeko gastuak.

  6. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Deialdi honetara 172.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

    -122.000 euro, "Beste erkidego batzuetan dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144104 kontu-sailaren kargura.

    -50.000 euro, ''Nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'' izeneko B20003-B2220-7819-144100 kontu-sailaren kargura.

    Deialdi honetarako bi kontu-sail horietako dirua bukatzen ez bada, gelditzen den dirua erabiltzen ahalko da 2010eko beste deialdi hauetan: beste herrialde batzuek Nafarroan dituzten biltokiei, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeei eta Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei diru-laguntzak emateko deialdietan.

  7. Laguntzak emateko prozedura.

    Deialdian aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak alderatuz, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

  8. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Deialdian ezarritako laguntzak jasotzen ahalko dituzte Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeek edo horien federazioek.

    Parte hartzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaera aurkezten duten unean:

    1. Elkartea legez eratua izatea eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

    3. Entitatearen izen ofizialean "Nafarroa" hitza izatea edo, bestela, horretatik eratorritako beste hitz bat, edo Nafarroako Foru Komunitatearekin soilik eta garbi lotutako beste adierazpen bat.

    4. Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

    5. Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan esku-hartze demokratikoa ziurtatua egotea.

    6. Bazkideen diru ekarpenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR