232/2001 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 ereduak, pezeta eta eurotakoak, hala nola haien barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriez ordezteko diseinu fisiko eta logikoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abuztuaren 16an emandako 672/1993 Foru Aginduak onetsi zituen Batasun barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren eredua eta haren barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriez ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak.

Aipatu eredua gainerako aitorpenen informazio ereduak arautzen dituzten ezaugarri eta jarraibideetara egokitu beharrak edukia aldatzera behartzen du. Ildo honetatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien baldintza eta diseinuak parekatzen dira Zerga Administrazioari aurkeztu behar zaizkion beste informazio aitorpen batzuekin. Horrela, emandako informazioaren tratamendu egokiagorako aukera ematen da eta tributupekoei informazio betebeharra errazten zaie.

Gainera, adierazi behar da Foru Agindu honen bidez onesten diren aitorpen ereduak egokitzen zaizkiola Espainiak 1999ko urtarrilaren 1ean euroa Europako moneta bakartzat onartzeaz hartu zuen erabakiari. Horrela, Foru Agindu honen bitartez Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, euroaren sarrerari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legeko 33. artikuluan ezartzen den gaikuntzaren arabera, Batasun barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren eurotako 349 eredua onartu zuen eta, gainera, eurotako eredu hori erabiltzeko baldintzak zehaztu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru legeko 36.2.b) artikuluak kontseilariei ematen die, beren Departamentuetako eskumen propioei dagokienez, Foru Aginduz erregelamenduak emateko ahalmenaz baliatzekoa.

Horiek horrela eta ahalmen horretaz baliatuz,

AGINDU DUT.

Lehena.-Pezeta eta eurotako 349 ereduak onestea.

  1. "Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtua" izeneko 349 ereduak, pezeta eta eurotakoak onesten dira. Eredu hauek, Foru Agindu honen I. eta II. Eranskinetan jasoak, honako dokumentu hauek dituzte:

    1. Laburpen orria, bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

    2. Barne orriak, aitorpenean zerrendaturiko pertsona edo entitateenak, zeinetako bakoitzak, halaber, bi ale dituen, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

  2. Foru Agindu honen I. eranskinean jasoa den 349 eredua, pezetatakoa, oro har, erabiliko dute informazioa ematera behartuak izanik II. Eranskinean jasotako eurotako 349 eredua erabili ezin dutenek edo atal honetako hurrengo zenbakian ezarritako kasu eta baldintzetan azken eredu hori erabili ahal izanik ere, aitorpena eurotan ez egitea erabakitzen dutenek.

  3. Eurotako 349 eredua aurkezten ahal dute Balio Erantsiaren Zergaren subjektu pasiboek, baldin eta Batasunaren barnean ondasunak eman edo eskuratu dituztenek eta hiruren arteko eragiketen esparruan Batasun barneko eskurapenen segidan eman dituztenek kide diren beste Estatu batzuetan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 68. artikuluak adierazten duen bezala, honako baldintza hauek betetzen badira:

    1. 2001eko urtarrilaren 1ean hasten diren zergaldiei buruzko aitorpenak izatea.

    2. Kontabilitatea eurotan eramatea hautatu izana edo euroa erabili izana liburu eta erregistro fiskaletan, Merkataritza Kodearen arabera kontabilitatea eramatera behartuak ez diren subjektu pasiboentzat.

    3. Balio Erantsiaren Zergaren aitorpen- likidazioa eurotan aurkeztua izatea edo aurkeztea.

    Aitorpena eurotan egiteko hautapena egin dela ulertu ahal izateko, 349 ereduaren kasuan, aski da Foru Agindu honen bidez onetsitako eurotako eredua aurkeztea, eta ez da beharrezkoa hautapen hori egin dela espresuki adieraztea.

    Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtuaren eurotako 349 eredua erabiltzeko hautapena aldaezina da, eta une horretatik aurrera ezin dira erabili pezetatako aitorpen eredu onetsiak edo gero batean onesten direnak. Salbuespen kasu bakarra da kontu unitate gisa pezeta eta euroa batera erabiltzen dena, Euroaren sarrerari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legeko 27. artikuluko Hirugarren idatz- zatian jasoa eta euroaren sarreraren kontabilitate kontuei buruzko arauak onesten dituen abenduaren 23ko 2814/1998 Errege Dekretuan aipatzen dena. Kasu horretan, gorabehera horren berri eman beharko zaio Ekonomi eta Ogasun Departamentuari.

    Bigarrena.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko pezetatako edo eurotako 349 ereduen euskarriek izan behar dituzten diseinu fisiko eta logikoak onestea.

  4. Foru Agindu honen III. Eranskinean ageri diren diseinu fisiko eta logikoak onesten dira, izan ere, horietara egokitu beharra daukate ordenagailuz zuzenean irakurtzeko pezetatako edo eurotako 349 ereduen euskarriek, baldin eta Foru Agindu honen bidez zerrendaturiko pertsona edo entitateen barne orrien ordez aurkezten badira.

  5. Nahitaezkoa da ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri batean aurkeztea hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenak, baldin eta 25 operatzaile baino gehiago agertzen badira zerrendan. Gainerako kasuetan ordenagailuz irakurtzeko euskarrian aurkeztea aukerakoa da.

  6. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezten diren 349 ereduko aitorpenak, pezeta nahiz eurotakoak, bakarrarenak edo multzo batenak izan daitezke, artxiboen arabera: bakarrarena izanen da artxiboan aitortzaile bakarraren datuak badira eta multzo batena bat baino gehiagorenak badira.

    Multzo baten aitorpenen kasuan, euskarri batean jasotako aitorpen guztiak kontu unitate monetario berean adierazi behar dira.

    Hirugarrena.-349 eredua aurkeztu behar duten subjektu pasiboak.

    Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtua aurkeztera behartuak dira, dela paper formatuan dela ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Balio Erantsiaren Zergaren Erregelamenduko 68. artikuluan jasotzen diren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren arloko eragiketak egin dituzten subjektu pasiboak.

    Laugarrena.-Pezeta eta eurotako 349 ereduak, inprimakizkoak, non aurkeztu.

    Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtua, pezeta eta eurotako 349 eredua, inprimakizkoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztu behar da.

    Bosgarrena.-349 ereduak, pezeta eta eurotakoak, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian eginak, non eta nola aurkeztu.

  7. Bakarraren euskarria bada, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko da, betiere Foru Agindu honen Seigarren idatz- zatiko 1 zenbakiak aipatzen duen dokumentazioa erantsirik.

  8. Multzo baten euskarria bada, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko da, betiere Foru Agindu honen Seigarren idatz- zatiko 2 zenbakiak aipatzen duen dokumentazioa erantsirik.

    Seigarrena.-Pezeta eta eurotako 349 ereduak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta aurkezteko modua.

  9. Bakarraren aitorpena ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian egiten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:

    1) Pezeta edo eurotako 349 ereduen laburpen orriaren bi ale, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, behar bezala sinatuak, dagokion lekuan sinatzen duen aitortzailea nor den eta aipatu laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak adierazirik, multzo baten aitorpenari dagozkionak salbu.

    Jasotzen den bulegoan zigilaturik, aitortzaileak aurkeztutako 349 ereduaren laburpen orriaren "interesatuarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han jasotakoaren frogagiritzat balioko.

    2) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak kanpoan etiketa bat izanen du itsatsia, eta bertan jasoko dira jarraian ematen diren datuak, nahitaez, ordena honexetan emanak:

    1. Ekitaldia.

    2. Aurkeztutako eredua. 349

    3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

    4. Aitortzailearen deiturak eta izena edo sozietate izena.

    5. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

    6. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

    7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

    8. Erregistro kopurua.

    9. Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintak bakarrik, eta 720 KB edo 1.44 MBeko 3 1/2"-ko disketeak.

    Datu horiek adierazteko aski da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazirik ematea.

    Artxiboak ordenagailuz irakurtzeko bi euskarri edo gehiago baditu, denek etiketa sekuentzialki zenbakitua izan behar dute: 1/n, 2/n, etab., non "n" euskarrien kopuru osoa izanen den. Bigarren eta hirugarren bolumenen etiketan aski izanen da aurreko a), b), c) eta d) letretan emandako datuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR