45/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, 2009. urterako Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako III. Sariaren deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak, 22. artikuluan, xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu publikoaren kalitatea sarituko du Nafarroako administrazio publikoetan, baita praktika egokiak ere. Horrela, kontuan hartu eta sarituko dira herritarrendako zerbitzuaren kalitatea hobetzen nabarmendutako administrazioen mendeko organo eta entitateak, eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekimenak aintzatetsiko. Organo eta entitate horien arduradunak eta enplegatu publikoak ere sarituko ditu. Sariak emateko, kontuan hartuko da erakundeak zer nolako kalitatea eskaintzen dien herritarrei, eta haien iritzia, erabiltzaile diren aldetik.

Legezko agindu hori betearazteko, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. eta 42. artikuluekin bat, bidezkoa da 2009. urterako Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako III. Sariaren deialdia egitea, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako III. Sariaren xedea da Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatestea, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako praktika egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu badira.

Deialdi honen ondorioetarako, "kudeaketa praktika egokitzat" hartuko dira sendotu eta ezarriak dauden esperientzia edo proiektuetatik datozen praktikak, horien bidez ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetu bada eta/edo atzemandako arazo edo behar bat konpondu baldin bada.

Bigarrena.-Laguntza-hartzaileak.

  1. Nafarroako Administrazio Publikoetako organo, unitate administratibo eta erakunde publikoek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan, nortasun juridikoa izan ala ez, zerbitzu publikoak ematen badituzte.

    Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikotzat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, Nafarroako toki entitateak eta haietako baten mendeko erakunde publikoak. Halaber, zuzenbide publikoko beste entitate batzuek, sozietate publikoek eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoa osatzen duten fundazio publikoek ere hartzen ahalko dute parte.

  2. Aurten Bikaintasunerako Nafarroako Sarira aurkezten direnek ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu, EFQM autoebaluazio metodologia erabili baita. Sari horrek berariazko oinarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR