132/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Agindua aldatu eta 2010eko laguntzen deialdia onesten duena. Horren bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009rako laguntzen deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau honen berri eman zitzaion Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, eta hark Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen "Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak" izeneko XA 51/2009 laguntza gisa (EBren egunkari ofiziala, 2009ko uztailaren 14koa).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Aurrekoan oinarrituta, foru agindu honen bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia egiten da 2010eko ekitaldirako.

Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako laguntzen arauak aldatzen dira, zer jarduketek izan dezaketen diru-laguntza eta horren zenbatekoa zehazten, eskaerak aurkezteko epe berria ezartzen da, deialdia antolatu, instruitu eta ebazteko prozedura argitzen eta inbertsio bukaerako justifikazio prozedura eta dagozkien ordainketak doitzen; hori guztia onuradunak ahalik eta berme juridiko handienak izan ditzan ziurtatzeko eta neurria bera hobeki kudeatzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Aginduko aldaketa.

Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Agindua, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR