204/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez arautzen da zer finantzazio eta laguntza neurri hartu behar diren etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako, bizileku eraikinak sustatzeko, ikuskapen eta kontrolerako, Nafarroako babes ofizialeko etxebizitzen prezio araubidea eta deskalifikazio aukerak finkatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak ezarri eta etxebizitza erosteko laguntzak handitzen dituen maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legea erregelamendu bidez garatu behar da. Izan ere, babes ofizialeko etxebizitza erosten duenari hura eskuratzeko ahalegin ekonomikoa handitu gabe aukera emateko laguntzen zenbatekoa zehaztu behar da, 2002ko modulua kontsumorako prezioen indizearen gainetik igoagatik ere. Horretarako, fondo galdurako dirulaguntzan haren adinako sustengu batzuk gauzatu behar dira, sarrera pagatzeko ahalegina gutxituz, baita geroraturiko prezioko maileguaren subsidiazioan ere.

Urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuan aldaketa egoki batzuk sartu dira, hobekuntzak dakartzatenak.

Adibidez, Foru Dekretuko 6. artikulua argitasun handiagoaz idazten da. Horrela, babes ofizialeko etxebizitzak erosteko laguntzak hartzeko kasu batzuk gehiago zehazten dira.

2002. modulua handitzeak badu nahi ez den ondorio bat, alegia, laguntzak hartzeko gutxieneko dirusarrerak jasotzea, etxebizitzaren gehieneko prezioaren zazpirena egiten baitzuten. Gutxieneko dirusarrerak erosten den etxebizitzaren gehieneko prezioaren zortzirena egin arte gutxitzean, kaudimenik ezetik hurbil-hurbil dauden erosle batzuen alde jotzen da, lehengo egoerara itzultzen baita.

Gune libreak uzten dituzten etxe-eraispenetarako laguntza lehentasunez zaharberritu beharrekoak ez diren eremuetara zabaltzen da. Araubide bereziko etxebizitzetarako abiapuntuko baremoa pixka bat aldatzen da. Aldaketa horiek moduluari dagozkio, etxebizitza zaharberrituen edo "alokairuko etxebizitzen boltsako" etxebizitzen alokairu babestua ukitzen duten gutxieneko batzuk ponderatu gabe. Horretarako, haien arautegiak babes ofizialeko alokairuko etxebizitzenekin batzen dira. Administrazio-egintza batzuetarako epeak zehazten dira. Behin betikoz kalifikatu ondoren urtebete iragatean lehenbizikoz besterentzen diren etxebizitzen gehieneko prezioak espresuki finkatzen dira. Emaniko mailegu kualifikatuak garaia baino lehen bertan behera uzten dituzten sustapenetan hasiera batez aurreikusiriko epeetan babes ofizialeko araubidean irauteko kasua argitzen da. Eta babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatuz gero, hiri-lurretako kontribuzioko tasen hobariak itzuli beharra berresten da.

Bestaldetik, neurri batzuk hartzen dira babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzak saltzean iruzurrak eragozteko, hala nola, eroslea behartzea erregistroaren arabera etxebizitzari loturik ez dauden beste lokal batzuk erostera. Eta aukera ematen zaie nahi duten entitate publikoei beren lurrak bertan eraikitzen diren babes ofizialeko etxebizitza batzuekin trukatzeko.

Maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legean modulua aldatzeko aipatzen den formula polinomikoa garatu ere egiten da eta Nafarroako Gobernuak edo haren sozietate publikoek bere izan dituzten eta lehiaketa bidez besterentzen diren lurretan eraikitzen diren etxebizitzak adjudikatu eta bisatzeko kontuak arautu ere bai.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko irailaren 3ko osoko bilkuran, irizpena egin zuen Foru Dekretu honetako proiektuaz.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarreko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatu egiten dira urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuko 6. artikuluko b) idatz-zatia, 8.1. artikuluko a) idatz-zatia, 17. artikulua, 19. artikulua, 22. artikuluko d) idatz-zatia, 25. artikulua, 27. artikulua, 58.1 artikuluko h) idatz-zatia, 64.4 artikuluko 1. lerroaldea, 64.5, 69, 92, 93, 136, 139, 140 eta 143. artikuluak, 144. artikuluko a) idatz-zatiko azkeneko lerroaldea, 145.4, 147. 148 eta 152. 3 idatz-zatiak. Foru Dekretu horren bidez arautzen da zer finantzazio eta laguntza neurri hartu behar diren etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako, bizileku eraikinak sustatzeko, ikuskapen eta kontrolerako, Nafarroako babes ofizialeko etxebizitzen prezio araubidea eta deskalifikazio aukerak finkatzeko. Idazketa hau izanen dute:

276/1998 Foru Dekretuko 6. artikuluko b) idatz-zatia:

b) Hartzailea, etxebizitza erosteko edo jabetzan edo erabileran adjudikatzeko kontratuak bisatzeko eskatzen duen garaian edo, babes ofizialeko etxebizitzak norberak erabiltzeko sustatzen direnean, behin-behineko kalifikazioaren zedula eskatzen duen garaian, ez izatea beste etxebizitza bateko jabariaren edo erabilera eta gozamenerako eskubide erreal baten titularra, eta azken bost urteetan etxebizitza baten gaineko jabaria edo erabilera eta gozamenerako eskubide erreal bat eskualdatu gabea izatea.

Aurreko lerroaldean agindu denagatik ere, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak zilegi izanen du, kasuko gorabeherak azterturik, baimena ematea arau horretan salbuespena egiteko kasu hauetan:

-Baldin eta beste etxebizitza baten titulartasunaren gehienez %50a eskualdatu delarik ere (etxebizitza erosteko edo adjudikatzeko kontratuak bisatzeko eskatu aurreko edo, etxebizitza norberak erabiltzeko sustatzen denean, behin-behineko kalifikazioaren zedula eskatu aurreko bost urteetan), horrek ez badu dirusarrerarik sortu erosi diren etxebizitzen, eta hala bide denean, atxikitako garaje eta trastegelen prezioaren %60 baino gehiagokorik. Eskualdaketa horrek eskatzaileak lehengo etxebizitzaren gainean dituen eskubide guztiei erasanen die. Salbuespen hau ez da aplikatuko baldin eta etxebizitza berriaren erostunak diren pertsonek lehengo etxebizitza bat edo batzuetan dituzten jabetza partaidetzak osotara etxebizitza berriaren eta, hala bada, hari erantsitako garaje eta trastegela erosien prezioaren ehuneko 100era iristen badira, edota hortik sortu dirusarrerak osotara prezio horren %60ra iristen bada. Eskualdaketak eskatzaileak aurreko etxebizitzan zeuzkan eskubide guztiak ukituko ditu. Salbuespen hori ez da aplikatuko etxebizitza berriaren erosleek aurreko etxebizitzetan jabetza-partaidetzak badituzte, betiere partaidetza horien baturak %100 egiten badu edota horrela sorturiko dirusarreren baturak etxebizitza berriaren eta haren eranskinen prezioaren %60 gainditzen badu. Eskualdaketa hori izan dela frogatzeko, kasuko eskritura publikoa eta eskualdaketaren gaineko zergen likidazioa aurkeztu beharko dira, eskualdaketaren baliotzat Administrazio eskudunak ondare eskualdaketen gaineko zerga likidatzeko egiaztatu duena hartuta.

-Beste etxebizitza baten jabaria partekatzen duelako edo jabetza soila duelako kasuko etxebizitza ezin erabili edo gozatu duenean.

-Hartzailea beste etxebizitza baten titular delarik ere, honako kasu hauetako batean gertatzen bada: hirigintzako etxe-aldairak, bizigaitasun baldintza minimorik gabeko etxebizitza, edo etxebizitzaren azalera familiaren osaerarako desegokia izatea, eta, beste etxebizitza baten eskatzaile titularra izangatik ere, planeamenduan aurreikusten baldin bada haren ordez beste erabilera edo eraikuntza batzuk egitea.

Foru Dekretu honetan ezartzen denerako baizik ez, azalera desegokia dela juzgatuko da etxebizitzaren azalera erabilgarria, metro koadrotan, ez bada 30 metro baino gehiagokoa kide 1 edo 2ko famili unitateentzat, 45 metro baino gehiagokoa hiru kiderentzat, 60 metro baino gehiagokoa 4 kiderentzat, 75 5 kiderentzat eta 5etik gorako kide bakoitzeko beste 10 m2.

Planeamenduan etxebizitza ordeztea aurreikusten bada, edo norberaren etxebizitzaren azalera egokia ez bada, jabeak hiru entitate hauetariko bati jabetzan erosteko aukera eman beharko dio: Etxebizitza kokaturik dagoen udalari, Nafarroako Gobernuari, Viviendas de Navarra S.A. delako enpresari, edo kapital gehiena publikoa duen beste enpresa bati, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak agintzen dionaren arabera, babes ofizialeko prezioan etxebizitza ere halakoa bada edo katastroko balioan etxebizitza librea bada. Zuzeneko laguntzak hartzeko, beharrezkoa izanen da, aipatu diren entitateetariko baten batek erosteko aukera erabilita, etxebizitzaren eta, hala bada, hari erantsitako garaje eta trastegela erosien prezioaren %60tik goitiko dirusarrerak sortzea. Baldintza bera bete beharko da Nafarroako Gobernuari erosteko aukera emandako etxebizitzetan, Foru Dekretu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR